Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2020 EKA 18

PASABIDE BERRIA TRENBIDEAREN GAINEAN JARRI DA ZUBIAURREN

Zubiaurreko RENFEren trenbidearen gainean metalezko pasabide berria jarri dute. Hormigoizko aurreko pasabidea ordezkatu duen pasabidea da, denboraren poderioz hondatuta zegoena.

Marisol Garmendia Hiri Proiektuen zinegotziak adierazi duenez, "egun hauetan makina astunen bidez jarritako pasabideak Zubiaurre eta Txaparrene pasealekuak lotzen ditu, Parada Baserria kaleko 46. zenbakiaren parean. Sarbideetako batean dauden eskailera batzuk ere egokituko dira, irisgarritasun-arauetara egokitzeko."

Ordezkapen hori egiteke zegoen, aurreko pararela zaharkituta baitzegoen, hormigoiari kalteak eragin zizkion egituraren korrosioagatik. Pasabide berria metalezkoa da, gorriz margotua, 12 metro luze eta 2 metro zabal. Pantailaren bi aldeetan pantaila akustikoak jartzeko beharrezko elementuak jarri ditu.

Eskailerei dagokienez, eskailerak eta pasabiderako sarbidea indarrean dauden irisgarritasun-arauetara egokituko dira. Esku-hartze honen aurrekontua 196.869 eurokoa da.

Zonan beste bi pasabide ordeztu dira, bata 2015ean eta bestea 2016an. Orain aldatu dena Intxaurrondon berritu duten azkena da.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE