Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2022 EKA 20

DONOSTIAKO BOST PARKEK AIRE ZABALEKO ZINEMA PROIEKTATUKO DUTE UDA HONETAN

Cristina Enea Fundazioaren aire zabaleko udako zinema-zikloak bederatzigarren edizioa ospatuko du aurten. Berrikuntza nagusia da proiekzioak hiriko hainbat parketan egingo direla, Cristina Enea parkeko ohiko emanaldiaz gain. Besteak beste, Steven Spielberg, Woody Allen eta Wes Anderson zuzendarien filmak eskainiko ditu aurtengo edizioak.

Bi urtez nahitaez etenda egon ondoren, covid19aren osasun-murrizketak zirela eta, Cristina Enea Fundazioaren aire zabaleko udako zinema-zikloak bederatzigarren edizioa ospatuko du aurten. Berrikuntza nagusia da proiekzioak hiriko hainbat parketan egingo direla, Cristina Enea parkeko ohiko emanaldiaz gain. Besteak beste, Steven Spielberg, Woody Allen eta Wes Anderson zuzendarien filmak eskainiko ditu aurtengo edizioak.

Marisol Garmendia Donostiako Udaleko ekologiako zinegotziak aurkezpenean adierazi duenez, "aire zabaleko zinema-ziklo hau aukera paregabea da Donostiako gauez gozatzeko, zinemako titulu klasikoak ikusi eta udako beroari aurre egiten diogun bitartean". Garmendiak gaineratu duenez, "aurtengo zikloak E.T. Estralurtarra (Steven Spielberg), Brian's Life (Monty Python), El dormilón (Woody Allen) eta Fantastic Mr. Fox (Wes Anderson) bilduko ditu, adin guztietako ikusleen gozagarri izango diren filmak".

Aurten, gainera, berrikuntza gisa, proiekzioak ez dira Cristina Enea parkera mugatuko, hiriko beste parke batzuetara ere eramango baitira. Helburua, ekologiako zinegotziak adierazi duenez, "aire zabaleko zinema eta horren inguruan sortzen den giroa hainbat auzotara eramatea da helburua, eta ez soilik Cristina Enean zentralizatzea, gero eta donostiar gehiagori ikuskizun honetaz gozatzeko aukera emanez".

Proiekzioak Araba parkean (Amara), Urumeako ibai-parkean (Txomin/Martutene), Altzako Arriaga parkean eta Bidebietako Salvador Allende parkean izango dira, Cristina Enea parkean izango dira.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE