Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2022 MAI 27

BOZERAMAILE SOZIALISTAK HIRIKO ESKULTURA BATEKO PINTADA MATXISTA SALATU DU

Producto Producto

Marisol Garmendia Donostiako Sozialisten bozeramaileak salatu duenez, espazio publikoa eta obra artistikoak errespetatzen ez dituen beste eraso bandaliko bat gertatu da.

Garmendiak adierazi duenez, Haizearen Orrazian, Pasealeku Berriko Oteizaren eskulturan, Bakearen Usoan eta Sarriegiren monumentuan grafitiekin egindako erasoak jasan ditugu. Orain Frantzia pasealekuko dantzariei egokitu zaie txanda.

Bozeramaile sozialistak adierazi duenez, “nahiz eta garbiketa-zerbitzuek bide publikoa eta, bereziki, arte publikoa baldintza egokian mantentzeko ahaleginak egin, hirian ugaritzen ari diren pintaden jarduera jasanezina izan ezezik, kasu honetan bularra margotzeak bereziki sumintzen duen matxismo kiratsa ere badu. Eskultura garbitzeko modua aztertzen ari gara, multzo artistikoari kalterik eragin gabe."

Los Danzantes, 1911ko eskola italiarraren eskultura bat da. 1926-1917an iritsi zen Donostiara Alderdi Eder eta Boulevard birmoldatu zirenean, eta leku horietan egon zen gaur egun Frantzia Pasealekuan dagoen tokira eraman aurretik.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE