Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2023 URR 10

BENTA BERRI UDAL KIROLDEGIAREN ONDOAN DAGOEN HIRIKO LEHEN PARKOUR PARKEA IREKI DA

Donostiak badu parkourra praktikatzeko lehen parkea, Bentaberri Udal Kiroldegiaren ondoan. Donostia Kirolak amaitu ditu kirol-gune berri hori prestatzeko lanak. Herritarrek gehien bozkatu zuten proiektuetako bat izan zen, aurrekontu parte-hartzaileen bidez.

Bidean agertzen diren oztopo arkitektonikoak eta urbanistikoak gainditzea da parkourra, gorputzaren beraren laguntza bakarrarekin, eta jauzi egin, igo, korrika egin, biratu, kulunkatu behar da. Praktikatzen dutenek — traceurs deiturikoek — indarra, abiadura, arintasuna, koordinazioa, kontrola eta sormen ugari konbinatu behar dituzte. Neurri batean, parkourrak oztopo lasterketa klasikoen antza du.

Iñaki Gabarain Kiroletako eta Bizitza Osasungarriko zinegotziak adierazi duenez, "parkour zirkuitu honek 300 m2-ko azalera du, eta hormigoi arkitektonikoz aurrefabrikatutako moduluen bidez egiten da, granitozko akaberarekin, helduleku handiagoa izateko. Espazio osoa segurtasun-zoladuraz babesten da, eta behar duten goi-elementuen inguruan gerta daitezkeen erorikoak xurgatzen ditu."

Elementuen antolamendua enpresa espezializatu batek diseinatu du, eta elementuen arteko neurriak eta distantziak eta inguru-hormetarako distantziak adierazi ditu, azken horiek ere zirkuituaren parte izan daitezen.

Pista hau eraikitzeko 151.174 €-ko inbertsioa egin behar izan da.

Bentaberrin kalistenia pista bat eraikitzeko esleipena

Gabarainek adierazi duenez, Urbabil enpresari esleitu zaio Benta Berriko parcourretik metro gutxira kalistenia parke bat eraikitzeko lanak. Kiroldegi horren parean. 859 m2-ko parkea izango da, eta 1.999,972 €-ko inbertsioa egingo da horretarako. Obrak egiteko epea 3 hilabetekoa izango da.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE