Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2022 IRA 30

BALANTZE ONA, DONOSTIAKO HONDARTZA-DENBORALDIA AMAITUTA

Hondartza-denboraldia amaitu da, eta sasoiaren ezaugarri nagusia izan da ohiko zerbitzu guztiak normaltasunez eskaini direla berriro. Denboraldiaren balantzea ona da, uda osoan erabiltzaile-kopurua handia Donostiako hondartzetan, batez ere oso eguraldi ona egin duelako.

Miguel Ãngel Díez Hiri Azpiegituren eta Zerbitzuen zuzendariak azpimarratu du hondartzetara "jende asko etortzeak proban jarri dituela bertan eskaintzen diren zerbitzuak, hondartzetan murrizketak ezarri behar izan ziren bi urteen ondoren. Nolanahi ere, okupazioa eta erabiltzaileen kopurua ona izan arren, hondartzak ez dira iritsi 2019an erregistratutako mailetara."

Denboraldia hasi aurretik, ez zen beharrezkoa izan hondar-mugimendu handirik egitea; hori bai, hiru hondartzetara eta kabinetara sartzeko eremuak hustu egin behar izan ziren, eta hondarraren kota ere jaitsi egin zen, zerbitzuetara errazago iristeko.

Zurriolan, bainularientzako eta surfzaleentzako espazioak bereizten dira, eta aurten kexak ugaritu dira, bainatzeko espazioa txikiegia zela esanez. Udala harremanetan jarri da dagoeneko surf-eskolekin, kirol hori hobeto arautzeko.

Donostiako hondartzek kalitate-eskakizun handienak dituzte, hala nola EMAS Europako ingurumen-ziurtagiria eta ISO 14001 kalitate-ziurtagiria, eta astero egiten zaie bainatzeko uraren osasun-kontrola. Halaber, zerbitzu, marea, korronte, bainu-eremuen eta kirola egiteko eremuen banaketari buruzko seinaleak dituzte.

Eta udako denboraldiaren amaierarekin, urriaren 1etik maiatzaren 31ra bitartean, txakurrak hondartzetara sartzea baimenduta egongo da. Hori bai, Zibilismo Ordenantza kontuan hartuta, jabeek gorozkiak bide publikoan zein hondartzetan jaso behar dituzte, eta horiek ez betetzeagatik 50 eta 200 euro arteko isuna ezar dakieke.

 

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE