Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2024 EKA 12

AUZOKO AHOTSAK, EKAILDEKO BARRUTIKO IKASLEEK BEREN PROPOSAMENAK AZALDU DIZKIOTE UDALARI

Ekialdeko sei ikastetxe publikoetako ikasleak alkatearekin eta udal-gobernuko kideekin bildu dira udaletxeko osoko bilkura aretoan, baita departamentuko teknikariekin eta zuzendariekin ere, auzoetan eta hiri osoan dituzten kezkak eta hobekuntza-eskaerak azaltzeko.

Auzoko Ahotsak Ekialdeko Barrutiko Haurren Partaidetzarako Foroa da, Udaleko Gazteria eta Hezkuntza sailek sustatua, eta ikastetxeek azken hilabeteetan bere proposamenak landu dituzte hainbat arlotan, hala nola ingurumenean, trafikoan, bidegorrietan eta garraioan, bide-garbiketan, parke eta espazio publikoetan, segurtasunean eta kirol-azpiegituretan, besteak beste.

Bileran parte hartu dute Eneko Goia Donostiako alkateak, Carlos García Hiri Mantenimenduko zinegotziak, Iñaki Gabarain Kiroletako zinegotziak, Olatz Yarza Mugikortasuneko zinegotziak, Juantxo Marrero Ingurumeneko zinegotziak, Mariaje Idoeta Auzoetako eta Herritarren Partaidetzako zinegotziak eta Cristina Lagé Aniztasuneko, Inklusioko eta Berdintasuneko zinegotziak.

Lagék adierazi duenez, "ekintza honen helburua haurren parte-hartzea lortzea, subjektu politiko aktibo izatea eta hirian eragiteko gaitasuna sustatzea da".

Ekimen hau Ekialdeko Barrutian garatu da, baina ez da bakarra izango. Mendiola, Herri Ametsa, Asuncion, La Salle, Altza Herri Ikastetxea eta Herrera ikastetxeetako ikasleek parte hartu dute, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailakoek.

Ikastetxeekin bilerak egin dira eta, ondoren, haurrekin saioak auzoka. Saio horietan auzoen beharrak aztertu dituzte, interesatzen zaizkien gaiak azaldu dituzte eta, horrela, proposamenen zerrenda egin dute. Orain Udaletxean aurkezteko ordua iritsi da. 

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE