Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2021 MAI 12

UDALAK 2,2 MILIOI EURO AKTIBATU DITU MERKATARITZAKO ETA OSTALARITZAKO LAGUNTZA ETA BONUETAN

Milioi 1 euro inbertituko dira ekainetik aurrera erosi ahal izango diren eta 2021eko abenduaren 31ra arte trukatu ahal izango diren erosketa-bonuetan

Donostiako Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak, Donostia Sustapenaren bidez, 2021eko PREK (Ekonomia Suspertzeko plana) planaren pakete berezi bat aktibatu du, guztira 2.250.000 euroko laguntzarekin, hiriko merkataritza eta ostalaritza sektoreentzat. . Erosketa bonuen kasuan, ekarpena milioi 1 eurokoa da 125.000 bonu saltzeko, eta horrek 2,5 milioi euroko diru sarrerak sortuko dizkio sektoreari. Gehieneko zenbatekoa 15.125 euro artera irits daiteke establezimendu bakoitzarentzat, establezimenduek beren eskura jarritako laguntza guztiak eskatzen dituzten kasuan: zuzeneko laguntzak, erosketa bonuak eta emakumeak eta 45 urtetik gorako pertsonak kontratatzeko laguntzak. Datozen egunetan irekiko da epea establezimenduek erosketa bonuen sisteman parte hartzeko aukera izan dezaten.

Ekonomia Bultzatzeko zinegotziak, Marisol Garmendiak, hau adierazi zuen: “gure egitekoa da une honetan gehien behar duten sektoreei laguntza ematea, hiriko merkataritzari eta ostalaritzari, alegia. Laguntza hauekin, hiru helburu lortuko ditugu: jarduerari eustea, kontsumoa suspertzea eta enplegua sustatzea 45 urtetik gorako pertsonen kolektiboan. Baina, horrez gain, berriro ere Donostiako herritarren elkartasunari egiten diogu deia. Hain zuzen ere, herritarrek sentsibilitate berezia erakutsi dute kalterik gehien jasan dutenekiko, eta erosketa bonuak kontsumitu dituzte beren eskura jarri dituguneanâ€.

LAGUNTZA ZUZENAK

Zuzeneko diru laguntzak, alde batetik, diru sarreren falta arintzeko eta gastu finkoei aurre egiteko, eta, bestetik, kudeaketa hobetzeko tresnak garatu eta ezartzeko. Merkataritza eta ostalaritza sektoreko enpresei zuzenduta daude, baldin eta zerga egoitza Donostian badute eta alta emanda badute Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan, epigrafe zehatzetan.

Establezimenduko gehieneko kopurua 1.500 eurokoa da. Laguntzek gastu hauek ordainduko dituzte: alokairu gastuak, autonomoak, langileak, aseguruak, hornigaien kostua, gestoria, etab.

EROSKETA BONUAK

Herritarren eta merkataritza eta ostalaritzako establezimenduen eskura jarri da erosketa bonuen kanpaina berri bat, milioi bat euroko balioarekin. Horrek 2.500.000 euroko gastua eragingo du, eta kontsumitzaileak % 40ko deskontua izango du.

• 20 euroko erosketa bonu bakoitzeko, erosleak 12 euro ordaintzen ditu bakarrik (8 euroko aldea Donostia Sustapenak ordaintzen du).

• Pertsona bakoitzak guztira 5 erosketa bonu erosteko eskubidea izango du, bai establezimendu berean, bai desberdinetan.

• Guztira 125.000 bonu aterako dira.

• Gehienez 250 bonu ezarri dira parte hartzen duen establezimendu bakoitzeko.

Doako ekimen hau irekita dago parte hartu nahi duten hiriko establezimendu guztientzat. Ekimenarekin bat egiteko epea datozen egunetan irekiko da. Ez dira hemen sartzen enpresa handien filialak, frankiziak edo nazioan edo nazioartean kokaturiko enpresak; salbuespenak dira jatorria Donostian duten frankiziak.

Bonuak 2021eko ekainean erosi ahal izango dira hemen: www.dssmarketplaza.eus. Trukea egiteko, 2021eko abenduaren 31ra arteko epea dago

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE