Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2021 OTS 12

6 PLAKA JARRIKO DIRA EKIALDEKO BARRUTIAN EMAKUMEEK DONOSTIAKO BIZITZARI EGINDAKO EKARPENA GOGORARAZTEKO

Datozen egunotan, Donostiako Udaleko Berdintasun Bulegoak 6 plaka jarriko ditu Ekialdeko Barrutia osatzen duten auzoetako hainbat esparrutan, emakumeek Donostiako bizitzan izan duten rola gogorarazteko.

Ane Oyarbide Berdintasuneko zinegotziak adierazi duenez, “keinu honen bidez, emakume askok auzoen eta hiri osoaren dinamikan izan duten funtsezko zeregina agerian geldituko daâ€. Askotan, paper hori alde batera utzi izan da, eta ahaztu ere egin da, baina emakumeon ekarpena ezinbestekoa izan da eta bagenuen ordu aitortzekoâ€.

Ekialdeko Barrutiko Berdintasuna taldeak eta Intxaurrondo, Herrera, Altza eta Larratxoko emakume-elkarteek elkarrekin egiten duten lanetik sortu zen, besteak beste, atril horiek jartzeko ekimena. Emakume horien izenak lehendik zituzten kaleetan jarriko dira plakak. Orain, haien memoria indartuko da, haien biografia eta ekarpen soziala gogoraraziko dizkiguten panel hauen bidez.

Plaka hauek jarriko dira:

1. Maria Dolores Goia: Donostiako andereñoa eta ikastolen sustatzaileetako bat. Erbestean egon zen gerra zibilaren ondoren, eta 1940an, itzuli zenean, euskarazko eskolak ematen hasi zen, modu klandestinoan, batzuetan bere etxean bertan. Plaka Intxaurrondo auzoan bere izena duen plazan jarriko da.

2. Alice Gordon Gulick: Bostonen jaioa, Donostian porturatu zen. Hemen, Askatasunaren hiribidean, emakumeentzako eskola-barnetegi bat sortu zuen, 1881ean. Ikastetxea nabarmendu zen, bere ikasleek zuten prestakuntzagatik, eta Miarritzera eraman zuten, lehenik, eta Madrilera, gero. Plaka Intxaurrondo auzoan bere izena duen plazan jarriko da.

3. Batelariak: XVII. mendearen hasieran dagoeneko hitz egiten zen Pasaiako portuko alde batetik bestera jendea beren ontzi eta txalupetan pasatzen zuten emakumeez. XIX. mendean, berriz, gizonek egiten zuten lan hori. Gaur egun ere egiten da, motordun ontzien bidez. Plaka beren izena daraman Buenavistako plazan jarriko da.

4. Carmen Burgos Colombine: Almerian jaiotako idazlea, Espainiako lehen kazetari eta gerrako berriemailetzat hartua. Bere garaiko hainbat egunkaritan lan egin zuen, eta emakumeak politikan, gizartean eta kulturan duen zereginaren aldarrikatzaile nagusietako bat izan zela jotzen da. Plaka bere izena daraman Bidebietako kalean jarriko da.

5. Joana Albret. Nafarroa Behereko Erregina. Bere semea Henrike III.a Nafarroakoa eta IV.a Frantziakoa izan zen, Borboi etxeko Frantziako lehen erregea, hain zuzen. Erreginak, protestantismora aldatuta, Testamentu Berria euskarara itzultzea bultzatu zuen. Plaka bere izena daraman Intxaurrondoko kalean jarriko da.

6. Ignazia Zabalo, Nornahi: Euskal Herriko lehen emakume marrazkilari eta ilustratzailetzat hartua, bere lanak Nornahi (Nor-Nai) izenarekin sinatzen zituen. Plaka bere ezizena daraman Bidebietako kalean jarriko da.

Plakak 10 mm-ko lodierako altzairuz egin dira. 80 cm-ko altuera dute eta 8.487 euroko kostua izan dute.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE