Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2021 MAR 05

MARTXOAK 5, ERAGINKORTASUN ENERGETIKOAREN MUNDUKO EGUNA

Gaur, martxoak 5, Eraginkortasun Energetikoaren Munduko Eguna da. Donostiako Udalak bat egiten du jardunaldi horrekin. Jardunaldi horren helburua klima-aldaketaren aurka borrokatzea eta gizarte iraunkorrago baterantz aurrera egitea da, non energia ekoizteko baliabideak, berriztagarriak izango diren, baliabide horien kontsumo arduratsua eginez.

Marisol Garmendia Ekologia zinegotziak gogorarazi duenez, "Klima aldaketa eragiten duten berotegi efektuko gasen isurketen zati handi bat energia kontsumoaren emaitza da. Bizitegi-sektoretik eratorritako isurketak guztizkoaren %17.4 dira Donostian, eta zerbitzuen sektoretik eratorritakoak ia %18. Horregatik, garrantzitsua da eragile guztiok, herritarrak barne, gure energia-eraginkortasuna hobetzeko eta kontsumoa murrizteko jarduerak abian jartzea."

Udalak bere eskumenen esparruan jarduten du egoera horri aurre egiteko. Horrela, Eraikuntzaren Eraginkortasun Energetikoaren Ordenantza berria argitaratu berri da. Ordenantza horren helburua da eraikin berrietan zein lehendik daudenetan eraginkortasun energetiko handia sustatzea, bai eta eraikuntzan energia berriztagarrien ezarpena handitzea ere. Beraz, eraikita dagoen parkearen energia- eta karbono-aztarna murriztea du helburu, eta, aldi berean, eraikinen barruko klima-konforta ingurumenaren aldetik jasangarriagoa izatea.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE