Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2023 OTS 15

2024KO APIRILEAN, URAREN KUDEAKETAN ETA GALERAN ADITU DIREN MUNDU GUZTIKO ESPEZIALISTAK BILDUKO DIRA DONOSTIAN

Donostiako Kursaala Water Loss konferentziaren egoitza izango da, 2024ko apirilaren 14tik 17ra. Bertan, kontabilizatu gabeko uraren (galera) kudeaketan izandako aurrerapenak, teknikak eta estrategiak aurkeztuko dira. 2002. urteaz geroztik, bi urtez behin antolatzen du konferentzia hau Ur-galeretako Espezialisten Taldeak (WLSG). Hain zuzen ere, ur-galerei buruzko munduko konferentziarik garrantzitsuena da. Azken edizioa Pragan izan zen.

Donostiako saioetan, aztergai izango dituzte, besteak beste, ihesak atzemateko azken teknikak, sarearen monitorizazioa, ura neurtzeko sistemak, sareetan adimen artifiziala erabiltzeko modua eta uraren kudeaketa, bai eta arlo honetan munduan izan diren arrakasten eta porroten analisia ere.

DONOSTIAKO DATUAK

Donostiak 465 kilometro hodi ditu guztira, eta 13.193 hartune, guztira, hodi horien ibilbide guztian zehar.

Joan den urtean bakarrik, 14 milioi metro kubiko ur gastatu ziren hirian. Hiriko ura banatzeko sarearen errendimendua ezin hobea da, % 86 inguru, eta, beraz, ur-galerak % 14 inguruko dela kalkulatu da; horietatik % 9,2 benetako galerak dira, matxurek, hartuneekn eta gainerakoek eragindakoak; eta gainerako % 4,8a, berriz, irakurri gabeko kontagailuek sortutako itxurazko galera da, neurketetan izandako akatsek edo sareko iruzurrek eragindakoa.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE