Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2023 ABU 08

153.139 EURO, LANKIDETZA, INKLUSIOA ETA KULTURA-ANIZTASUNA ETA BERDINTASUNA SUSTATZEKO LAGUNTZEI BIDERATUTA

Aniztasun, Gizarteratze eta Berdintasun Sailak 153.139 euro onartu ditu guztira elkartasunaren, kultura-aniztasunaren eta berdintasunaren arloan programak lantzen eta garatzen dituzten kolektibo, elkarte eta erakundeentzako dirulaguntzen deialdietan. Gobernu Batzordeak bihar onartuko ditu laguntza horiek, Cristina Lagé zinegotziak adierazi duenez.

"Donostia hiri askotarikoa, inklusiboa eta berdintasunezkoa da. Izaera solidarioa izan du beti. Orain onartzen ditugun laguntza hauek errealitate hori eta Udalaren borondatea indartzen dute, helburu horiek betetzen laguntzen diguten elkarte eta erakunde guztiekin harreman garrantzitsu hori zaintzeko ", nabarmendu du Cristina Lagek.

Kultura Aniztasunaren programaren barruan, Gobernu Batzordeak 46.150 €onartuko ditu hainbat elkarte eta erakundek aurkeztutako 29 programatarako. Hona hemen dirulaguntzaren helburu diren programetako batzuk:

• Bagerako Hizkuntza Aniztasuna: 1.662,96 €

• Camelamos Adiquerar-en La Paquera de Jerez... 1.343,16 €-rekin

• Bizilagunak 2023, Sos Arrazakeriarena. 2.843,52 €

• Donosti Diversity 2023, Mestiza elkartearena. 1.471 €

• Arrazakeriarik gabeko eskolak, Bakearen aldeko Lankidetza Batzarrarenak. 1.918,8 €

• Rodovid, Ukrainako garapenerako lankidetzako elkartearen topalekua... 1.343,16 €-rekin

• Aniztasunaren gela, Amara Berriko IGEkoa. 2.526,42€

• Errumania-Euskadi elkartasun-elkarteko familia errumaniarrei eta ijitoei harrera egitea: 1.183,26 €.

Beste dirulaguntza sorta bat Kultura Aniztasunaren ataleko ikerketa-proiektuetarako deialdian zehazten da. 8.000 euro guztira, eta hiru programetan bananduta:

• "Eta zu nongoa zara?", Sos Arrazakeriakoa. 3.185,84 €

• Bizikidetzari eta diskriminazioari buruzko jardunbide egokien laborategia Donostian, Zehar errefuxiatuekin elkartearena, 2.725,66 €-rekin.

• Elkarrekin Kooperatibaren Familia Amiga programaren ebaluazioa: 2.088,49 €.

Lankidetzaren atalean, 16.989,22 euroko zuzeneko dirulaguntza onartu zaio Mundubat Fundazioari, saharar errefuxiatuen kalteberatasun handieneko kolektiboentzako eskola-gosarien programarako. Programa horrek Tindouf inguruko 4 wilaia edo asentamenduetako 24 haurtzaindegi hartuko ditu.

82.000 euro emango dira Berdintasun arloarekin zerikusia duten irabazi asmorik gabeko elkarte eta erakundeek aurkeztutako programetarako. 42 eskaera onartu dira, eta horien artean emakumearekin lotutako hainbat programa nabarmentzen dira:

• Emakumea Surflari: 3.817,86 €

• Ahalduntzea eta autoestimua ikusmen-desgaitasuna edo itsutasuna duten emakumeentzat. 2.831,53 €

• "Nahi dugun Donostiarako proposamen feministei" buruzko Plazandreok jardunaldiak: 3.531,84 €

• Feministaldia XVIII... 3.474,64 €-rekin

• Egoera irregularrean dauden eta zaintzan eta etxean lan egiten duten emakume etorkinen aurkako indarkeriak ikusaraztea: 2.059,3 €.

• Aholkularitza juridikoa eta laguntza psikologikoa emakume bananduei. 3.117,54 €

• Emakumeen elkarrizketa hotelen zuzendaritzan... 2.002 €-rekin

Ohikoa denez, dirulaguntzaren % 70 Tokiko Gobernu Batzarrean onartzen denean ordaintzen da, eta gainerako % 30a dagozkion agiriak eta egiaztagiriak aurkeztu ondoren.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE