Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÃN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÃN

BERRIAK

2024 EKA 06

100 EGUNETAN EKINN DONOSTIAKO EKINTZAILETZAREN ETXE BERRIA DA

1.600 pertsonak baino gehiagok hirukoiztu egin dute iaz EKINN zentroa martxan jarri aurretik Sustapeneko arreta-bulegoan izandako arreta-kopurua

EKINNek, Donostiako Berrikuntza- eta Ekintzailetza-Nodo berriak, 100 egun bete ditu. Joan den otsailaren 26an ireki zizkion ateak hiriari, Donostiako Sustapenak ekintzailetzaren alde egiten duen apustua indartzeko asmoz, Donostiako berrikuntza- eta ekintzailetza-ekosistemako eragileekin lankidetzan. Hirian ekonomia eta enplegua bultzatuko duten proiektu berritzaileen garapena sustatzeko konpromisoari zor zaio apustu hori.

Donostia Sustapenak gune horren alde egin duen apustua argi eta garbi bermatzen dute zenbakiek; izan ere, hirian berrikuntza eta ekintzailetza sustatzea xede duten hainbat ekintzaren ardatza baita dagoeneko. Aurreneko 100 egunetan, 1.605 pertsona igaro dira EKINNetik, hau da, iaz, epealdi berean, Camino kalean dagoen herritarren arretarako bulegoan halako hiru handitu dira bertan emandako arreta-zerbitzuak (477).

EKINNek badu Ekintzailearen Bulegoa deritzona, zeinak, hurbiletik eta modu pertsonalean, arreta eta orientazioa eskaintzen dizkie ekintzaileei eta euren proiektuei; horrez gain, arreta pertsonalizatuan oinarriturik, ibilbide bat ere diseinatzen die. Zabaldu zenetik, bulegoak 512 ekintzaile eta proiektu babestu ditu, eta aholkularitza eman die ekintzailetza tradizionalari zein berritzaileari.

Ane Oyarbide Ekonomia eta Bertako Enplegurako zinegotziak nabarmendu duenez, EKINNen aldeko apustua jauzi kualitatiboa da Donostia Sustapenaren zerbitzuak eta, zehazki, ekintzailetzaren eta enpresa-proiektuen garapenari lotutakoak Donostiako herritarrengana eta, bereziki, gazteengana hurbiltzeko Udalaren apustuan. “EKINN hurbileko erreferentzia izatea nahi dugu, donostiarrek bertara joateko eta Donostia Sustapenak eskaintzen dizkien aukerak aprobetxa ditzaten, beren prestakuntzan sakonduz eta beren ekintzailetza-proiektuak lagunduz hazteko eta hobetzeko aukera izan dezaten. Alor horietan proiektuak eta kezkak dituzten donostiar guztiek EKINN bezalako ekipamendu bat dute Donostiako erdigunean, San Bartolome gainean, ekintzailetzarekin zerikusia duen guztian laguntzeko.â€

EKINN Berrikuntza eta Ekintzailetza Nodoa abian jartzea, azken batean, Donostia Sustapenaren lan estrategikoaren ardatzetako bat da, eta talentu berria garatu eta erakartzeko hiriak aurre egin beharreko erronkari erantzutea du helburu. Izan ere, "Donostian proiektu bakoitza axola du".

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE