Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

 
 

BERRIAK

2018 UZT 02

DONOSTIAKO UDALAK ONIRITZIA EMAN DIO ANTXO JAKITUNEKO ESPALOI BAKOITIA BIRMOLDATZEKO OBRARI

Así quedará Sancho el Sabio tras la intervención

Así quedará Sancho el Sabio tras la intervención

Producto Producto

Gobernu Batzarrak bihar onetsiko du Amara Berri auzoko Antxo Jakitunaren Hiribideko espaloi bakoitiak birmoldatzeko obra.

Donostiako Udaleko alkateorde Ernesto Gascok adierazi duenez, “azkenean argia ikusi du inguruko jabeen erkidegoekin eta merkatariekin adostutako proiektuak, hainbat administrazio oztopo gainditu eta gero. Aldaketa garrantzitsua izango da Antxo Jakitunarentzat, biziberritu egingo baita bakoitien aldea birmoldatu ondoren”.

Proiektu honetan, zehazki, hiribidearen alde horretan dauden parterre karratuak kenduko dira; izan ere, merkataritza jarduera, erakusleihoen ikusgarritasuna eta oinezkoen zirkulazioa mugatzen dute. Hori eginez, 11 metro zabaleko espazioa lortuko da oinezkoentzat; horrek irudi garbiagoa emango dio kaleari, eta espaloi horretako ostalaritzako lokalek terrazak jarri ahal izango dituzte.

Aldaketa hori egiteko, akordio bat lortu da bizilagunen erkidegoekin, lurpeko aparkalekuetan gertatu den filtrazio eta hezetasun arazoa konpontzeko. Hori dela eta, forjaketa indartuko da eta aparkalekuak iragazgaitz bihurtuko dira, garajeek ez ditzaten arazo horiek izan. Horretarako, Gobernu Batzarrak bihar onetsiko du dagokion hitzarmena bizilagunen erkidegoarekin.

“Lorategi eremuak ez dira kenduko, galtzadaren ondoan jarri baizik: 5,5 metro zabaleko parterre berri batzuk jarriko dira errepidea eta oinezkoentzako bidea bereizteko, eta horrek segurtasun handiagoa emango die oinezkoei”, nabarmendu du Ernesto Gascok. “Ziur gaude kalean oinezko gehiago ibili ahal izango direla, bertako saltokiak suspertu egingo direla eta errepidea eta espaloia berdeguneekin bereiziz segurtasuna areagotuko dela”.

Gainera, bide batez, oinezkoen pasabidea zabalduko da, eta azken obretan instalatu diren LED teknologiako argi publikoak eta hiri altzari berriak jarriko dira.

Proiektuaren autoreak eginiko ikerketa baten arabera, Antxo Jakitunaren Hiribideko bikoitien espaloiak ez ditu parterre horiek; hortaz, zirkulazioa arinagoa da, eta merkataritza jarduera, hobea. Obrak 1.635.520 euroko aurrekontua du, eta orain aterako da lizitaziora.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE