Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2018 UZT 23

IKUSGAI DAUDE TXOMIN AUZOKO ARTELEKU PLAZARI BURUZKO 14 PROPOSAMENAK

Hirigintza Sostengagarria eta Herritarren Partaidetza atalen bidez, erakusketa bat prestatu du Donostiako Udalak, Lanberri auzo elkartearen egoitzan, Txomin auzoko Arteleku plaza berriaren lehiaketarako aurkezturiko proiektuei buruz.

Datorren abuztuaren 4a arte, 17:00etatik 20:00etara, egongo da zabalik, eta plazaren diseinuari buruzko iritzia eman lezakete auzotarrek, Txominenea aldeko hirigintza garapen berriaren ardatza izango baita.

Alkateorde Ernesto Gascok adierazi duenez, “plaza hau garatzeko proiektu interesgarriak erakarri ditu ideia lehiaketak, eta auzotarrek berek amaierako diseinuan esku hartzea nahi dugu. Ez dugu proiektu itxia izaterik nahi, Txomin eratzen dutenen ekarpenen emaitza baizik”.

Postontzietara bidalitako liburuxka baten bidez adierazi diete auzotarrei erakusketa zabaldik dagoela.

14 proposamen aurkeztu zituzten lehiaketara, eta guztiak daude ikusgai Landerri elkartearen egoitzan. Gero, irailean, lantegi bat antolatzea da Udalaren asmoa, jasotako proposamen eta iritzi guztiak azaltzeko, horiek aztertu eta haztatu ondoren.

3.675 metro koadro izango ditu plaza berriak, eta Txominenea auzo berriko bizitzaren bihotz bihurtuko omen da. Arteleku egondako lekuan kokatuko da, izen horri eusten baitio, eraikin haren oroigarri. Kirolerako nahiz ekitaldi soziokulturaletarako eraikin bat definitu beharra jaso zuen ideia lehiaketak, Bai eta plaza bat eta egoteko alde bat.

“Kontuan izan ditugu ondoko betebeharrak: proposamena Txomineneko gainerako eraikinen artean txertatzea, eraikin berriaren eta gune eraiki gabeen arteko erlazioa ahalik eta egokien izatea eta ideia bideragarri izatea dela teknika dela aurrekontuaren aldetik”, adierazi du Ernesto Gascok, bai eta aurkezturiko proposamenak ontzat jo ere. "Bada ideia lehiaketa irabazitako proposamen bat, Joaquim Mulá arkitekto katalanak egina, baina lehiaketa oinarrietan ezarritakoaren arabera, Udalak eta auzotarrek esango dute azken hitza, nahiz proposamen irabazlea guztiz garatzea nahiz beste proiektuetako ideiak erantsita garatzea. Horretan ari gara”, esan du alkateordeak.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE