Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2018 ABU 02

ONDARRETAKO HONDARTZA ESPERO BAINO HOBETO, AURTENGO UDAN

Espero baino hobeto egoten ari da aurtengo udan Ondarretako hondartza, harri gogaikarriak agertzearen aldetik. Uztailaren 10ean hasi zen harriak kentzeko kanpaina, udalak erositako makinekin dihardute, Arantzadi zientzia elkarteko arduradunek gainbegiratuta.

Egun hartatik, 12 lanaldi egin dituzte. “Ez dugu adostutako aurrekontua xahutu nahi”, zehaztu du Ernesto Gasco alkateordeak. “Mareek hondarra ekarri eta harri askorik agertzen ez bada, makinen lana eraginkorrago izan arte zain egon nahiago izaten dugu”.

Arantzadiko arduradunen arabera, orain arte, 565 bat tona kendu dituzte. “Uste baino kopuru txikiagoa da, hondartza ondo ari delako, mareek harri gehienak estaltzen dituzte eta, hortaz, hondartzazaleek ez dute bainatzeko eragozpenik”, esan du Gascok.

Izan ere, Arantzadiko arduradunek adierazi dutenez, zoriondu egin dituzte hondartzaren erabiltzaileek. Dena dela, Arantzadikoen ustez, erne jarraitu beharra dago, hondarrak harri asko estalita eduki arren, denboraren poderioz, harriak agertu egingo direlako.

Joan den astean, 100 kiloko harri bat kendu zuten. Arantzadiren arabera, 1993an eraikitako kafetegi zaharra egondako plataformakoa zen. Uda osoan jarraituko dute harriak kentzen, aurreikusitako 55 lanaldiak egin arte. Aste Nagusian berriro marea bizi-biziak egongo omen diren arren, ez dute lanik egingo, segurtasuna dela kausa, pertsona asko, gaua luzatuta, hondartzan geratu ohi direlako.

“Itsasbehera eta marea bizia dagoenetan ikusten denez, urpean egon ohi den hondartza zatian eraikuntza apurkin eta hondakin ugari daude, alde hartan egon ziren eraikinetakoak. Ia ez da ikusten zapaltzeko moduko hondar garbirik, batez ere Ondarreta erdialdean, 250 metro luze den tarte batean. Egun arruntetan makinak ezin dira haraino heldu, eta kontuz lan egin beharrean egoten gara”, adierazi du Ernesto Gascok.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE