Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2016 ABE 07

ESLEITU DA AMARAKO GARAI BATEKO KOMUNAK KAFETEGI BIHURTZEKO LEHIAKETA

Donostiako Udalak ontzat eman du garai batean komun publikoak zeuden Amarako eraikin bat kafetegi txiki bat bihurtzeko lehiaketara aurkeztutako eskaintza bakarra.

Ernesto Gasco Ekonomia Bultzatzeko zinegotziak esan duenez, “esku-hartze honekin balioan jarriko dugu hamarkadetan erabili gabe egon den eraikin bat; gainera, bidea zabalduko diogu enpresa-ekimen bati, eta, azkenik, aukera berriak eskainiko dizkiogu inguruari, gaur egun Amarara nahiz Amaratik pasaeran datozenek baino erabiltzen ez duten inguru bati, hain zuzen.

Eraikina Mentxu Gal lorategietan dago, Araba parkearen bestaldean, eta, garai batean, komun publikoak zeuden bertan. “Eraikinaren egoera ez da oso ona”, adierazi du Gascok. “Izan ere, denboraren joana egituraren parte batzuk hondatuz joan da, eta agerian daude. Esleipendunak aditzera eman du 190.330,20 euroko inbertsioa egingo duela, honela banatuta: 142.684 euro eraikina egokitzeko eta instalazioak hobetzeko, eta 47.645 euro, ekipamendua eta altzari berriak jartzeko.”

“La Arboleda” du izen Udalak ateratako lehiaketa publikora aurkeztu den proiektu bakarrak. Asmoa da Mentxu Gal lorategiek osatzen duten triangelu txikian kokatutako eraikina kafetegi txiki bat bihurtzea, terraza eta guzti. “Ideia interesgarria iruditu zaigu, komunen erabilera publikoa berreskuratzen duelako. Bai lokal barrutik bai kanpotik sartu ahal izango da komunetara, esan du Gascok. Gosariak, pintxoak, bazkariak edo afariak eskainiko dira, beti ere establezimenduaren tamainara egokituak.

Sustapeneko arduradunaren iritziz, gainbeheran dauden honen antzeko eraikinak berriro erabili eta balioan jartzea hirigintza pertsonen eta hiriaren zerbitzura dagoen elementutzat jotzea da.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE