Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2018 UZT 26

45 URTETIK GORAKOEN KONTRATAZIOA ETA TRESNA DIGITALEN EZARPENA, ALKATEORDETZAK ETA DONOSTIAKO MERKATARIEN ELKARTEAK SINATUTAKO HITZARMENAREN ARDATZAK

La contratación de personas mayores de 45 años y la implantación de herramientas digitales, ejes del convenio entre la Tenencia de Alcaldía y las Asociaciones de Comerciantes

Alkateordetzak, Donostiako Sustapenaren bitartez, hitzarmen berria sinatu du Donostia-San Sebastian Shops plataforma eratzen duten hiriko merkatarien elkarte guztiekin. Plataformaren xede nagusietako bat 45 urtetik gorako pertsonak kontratatzea eta hiriko saltokietan negozio-aukera berriak sortzen laguntzeko tresna digitalak ezartzea da.

Ernesto Gasco alkateordeak honela esan du: “Hitzarmen honen bidez merkataritza dinamizatzeko estrategia bakarra adostu eta definitu dugu, eremu publikoan zein pribatuan. Merkataritzaren lehiakortasuna gure lehentasunetako bat da, eta, horregatik, hainbat programa aktibatu ditugu. Programa horietako bat da Dendaticsm, hiriko merkataritza-ehundura digitalizatzearen bidez bezeroei beste hiriburuen eskaintzatik bereizten laguntzeko esperientzia berdingabeak eskaintzea bilatzen duena. Programa horrekin batera, sektorean 45 urtetik gorako taldea sartu nahi dugu, prestakuntza eta esperientzia profesionala daukatelako”.

Aldateordeak, Donostiako Udal Sozietatearen bitartez, eta Dendass, Merkataritza Federazioa, Auzoa, Zaharrean, Centro Erdi eta Bretxako Merkatua merkatarien elkarteek sinatutako hitzarmen honek Merkataritzaren 2018 Ekintza Plana sustatzeko eta garatzeko lankidetza ezartzen du, xede hauekin: hiriko egitura ekonomikoa indartzea eta egonkortzea, merkataritza eta enplegua egonkortzea, kontsumitzaile berriak erakartzea eta tokiko merkataritzan kontsumoa sustatzea.

Hitzarmen honetarako esleituko den zuzkidura ekonomikoa 205.000 eurokoa da. Zenbateko horri merkataritzaren sektorerako beste partida ekonomiko batzuk gehitu behar zaizkio, esaterako 45 urtetik gorakoak kontratatzeko edo irtenbide teknologikoak ezartzeko partida.

Sinatutako hitzarmenak planteatzen duen lan-eredua ardatz hauetan oinarritzen da:

1.- Barne-kohesioa: hiriko proiektuei ekiteko merkataritza-ehundura sendo baten asoziazionismoa mantentzen eta sustatzen da.

2.- Marketin on line. Plataformak aurrera eraman behar dituen jardueretan kolaboratzea, gai hauei lotuta: merkataritza suspertzea, merkataritza-ikerketak, merkataritza-dinamizazioa, etab.

3.- Lehiakortasuna eta ekintzailetza: atal honetarako 250.000 euroko partida zehatza jaso da, 45 urtetik gorako pertsonak kontratatzeko. Hiru hilabetetik sei hilabetera arteko behin-behineko kontratuen kasuan, 6.000 eurorainoko hobaria emango da kontratazio bakoitzeko. Kontratu finkoen kasuan, zenbateko hori 7.500 euroraino igoko da. Bi kasuetan, behin-behineko kontratuen zein kontratu finkoen kasuan zenbatekoak % 10 areagotzen dira gizonen kasuan, 55 urtetiko gorakoak eta luzaroko langabeak direnean; eta % 15 emakumeen kasuan, 55 urtetik gorakoak eta luzaroko langabeak, seme-alaba adingabeak beren kargura dituzten gurasobakarrak, desgaituak edo genero-indarkeriaren biktimak direnean.

4.- Talentua, berrikuntza eta teknologia. Atal honetarako 110.000 euroko partida zehatza jaso da ere, beren lehiakortasuna IKTen bidez hobetu dezaketen saltokien eraldatze teknologikoko prozesuei laguntzeko. 3.000 eurorainoko tresna digital berrien ezarpena sustatzea du helburu, negozio-aukera berriak sortzen laguntzeko, esaterako: e-comerce, online denda, errealitate areagotua, erakusleiho birtualak, marketin digitala, ekipo informatikoak, web-orriak, etab.

Donostiako Sustapenak hitzarmena betetzen dela ziurtatuko du, eta hitzematen du elkarteek eskatutako ekimenen kudeaketa, informazioa eta lankidetza errazteko beharrezkoak diren kooperaziorako mekanismo publiko-pribatuak indartuko dituela, tokiko merkatuan kontsumoa sustatu eta sektorearen lehiakortasuna hobetze aldera. Elkarteek, bestalde, hitzematen dute sektorea sustatuko dutela, eta, horretarako, ezarritako ardatzak garatu eta egikarituko dituztela eta tokiko merkataritzarako edozein neurri sustatzeko, zabaltzeko eta komunikatzeko foroetan, organoetan eta jardueretan parte hartuko dutela. Hitzarmenak urtebeteko iraupena du, 2019ko urtarrilaren 1etik atzeraeraginezko efektuarekin, eta lau hilabetez luzatu ahal izango da.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE