Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÃN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÃN

BERRIAK

2020 ABU 11

ZERBITZUAREN LEHEN HILABETEAN, 7.700 BIDAIARIK ERABILI DUTE ILLUNBERA JOATEKO AUTOBUS ANEZKA

Gaur, abuztuak 11, hilabete bete da Illunbeko aparkalekura doan joateko autobusa martxan jarri zenetik eta emaitzak oso positiboak dira.

Cristina Lagék, Turismo Sostengagarriko zinegotziak adierazi duenez, "hilabete honetan, 7.696 bidaiarik erabili dute autobusa, eta, bataz beste, 250 bidaiarik egunean. Ekimen honen datuak oso positiboak dira; izan ere, bisitatzen gaituztenentzat doako aparkaleku disuasorio bat eskaintzeaz gain, modu bat da kotxe asko zentrora sar ez daitezen, egun hauetan gertatzen den kolapsoa areagotuz".

Autobus anezka Donostiako Shops merkatarien elkartearen ekimenetik sortu da eta Turismo zinegotzigoaren babesa izan du.

"Printzipioz, autobus anezkak abuztuaren 16ra arte (igandea) funtzionatuko du", nabarmendu du Lagek. "Bere garaian Mugikortasuneko eta Garraioko zinegotzigoarekin adostu genuen autobusak funtzionatzen bazuen zerbitzua zabaldu egin zitekeela. Dena den, Pilar Arana zinegotziarekin harremanetan jarri ostean, litekeena da autobus hau abuztua amaitu arte luzatzea, eta hori, zalantzarik gabe, albiste ona da".

Lageren esanetan, "aurten Illunbeko disuasio-aparkalekuaren esperientziak emaitza ona eman du, eta horrek esperientzia berrietara bultzatzen gaitu. Erabiltzaile askok doako aparkalekuaren eskaintza eta hiriko erdigunerako garraio zerbitzua eskertu du. Ekimena sustatu zutenak ere, merkatariak, pozik daude esperientziak nola funtzionatu duen ikusita".

Datuei dagokienez, uztail amaieran eta batez ere abuztutik aurrera, datuek zifra aipagarriak eskaintzen dituzte. Bitxia bada ere, igandeak ez dira jende askoko egunak, baina bai larunbatetan edo astelehenetan. Autobus anezka Illunbeko plazaren atzealdetik irteten da eta Errondora hurbiltzen da, Menchu Gal lorategien ondoan dagoen geltokira.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE