Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÍN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN

 
 

BERRIAK

2022 UZT 20

TALENT HOUSEK OSTATUA ESKAINIKO DIE DONOSTIAKO GAZTE EKINTZAILEEI

Esperientzia pilotu honek 7 apartamentu jartzen ditu urritik aurrera gaur egungo Talent Housen, proiektu profesional berritzaileekin lotutako gazteentzat. Talent House II-k ateak irekitzen dituenean, beste 15 apartamentu ere batuko dira.

Garapen Ekonomiko eta Enpleguko Zinegotzigoak, Donostiako Sustapenaren bitartez, Donostiako gazteentzat "ResidenciasTalent" programa pilotua aurkeztu berri du. Programa honen helburua hiriko gazte talentuari ostatua eta babesa eskaintzea da, hirian beren ibilbide profesionala garatzeko.

Urritik aurrera, prest egongo dira Talent House eraikineko (Baena Dukearen Pasealekua) lehen 7 apartamentuak, eta horiei, bigarren fase batean, 15 apartamentu berri gehitu ahal izango zaizkie, gaur egun eraikintzen ari den Talent House berrian (San Bartolome gaina) 2023. urtearen erdialderako irekiko bait da. Bi eraikinen artean, guztira %20a gazte donostiarrentzat izango da.

Ekonomia Garapen eta Enpleguko zinegotzia den Marisol Garmendiarentzat, “Donostia hiri bikaina da bizitzeko, eta gazteentzat ere hala izan dadin, beren proiektu profesionalak hirian garatu ahal izan ditzaten eta etxebizitza eskuragarri izan dezaten lortu behar dugu. Ildo horretan, esperientzia bat hasi nahi dugu, Donostiako talentu gazteari laguntzeko, ez bakarrik Donostiako Sustapenak eskaintzen dituen programa eta laguntzekin, baizik eta etxebizitza bat ahalik eta baldintza onenetan eskuratzeko aukera eskainiz, lehen proiektu ekintzaileak abiarazteko edo lan-merkatuan sartzeko."

Garmendiak azpimarratu du “proiektu profesional berritzaileak dituzten gazteei lagundu nahi zaie, hiriari balio erantsia ematen diotenak, edozein sektoretan. Programak hiriak ekintzailetzaren alde eta hiriak tokiko talentu gaztea atxikitzearen alde egiten duen apustua indartzen du”.

Edozein sektoretan ekintzailetza-proiektu berritzaile eta bideragarria duten gazte donostiarrek zein tokiko enpresek berrikuntza eta ikerketa-proiektuetan gazteak kontratatzen dituztenek eskatu ahal izango dituzte apartamentuak. Bi kasuetan, Donostiako Sustapenak tokiko talentua garatzeko eta ekintzailetzarako dituen programen esparruan.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE