Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÃN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÃN

BERRIAK

2021 API 28

TALENT HOUSE, HAMAR URTE

Duela 10 urte, Talent House harrera-plana jarri zuen martxan Sustapen Ekonomikoko udal-arloak, Donostiako Sustapenaren bitartez, nazioarteko talentua erakartzeko eta atxikitzeko formula gisa. Planaren bidez, zerbitzu-programa osatu bat eskaintzen zaie gure hirian gelditu nahi duten ikerlariei. Denbora horretan, ia 2.000 lagunek hartu dute ostatu Talent House-n (2.705, senideak ere kontuan hartuta). Talent House-n egoteko eskaria eskaintza baino handiagoa denez, jadanik eraikuntza-lanetan dago Talent House II, San Bartolomeko muinoan kokatutako eraikin berria, 80 apartamentuz osatua.

Marisol Garmendia Sustapen Ekonomikoko zinegotziak adierazi zuenez, “oso harro eta pozik gaude Talen House programak izan duen arrakastarekin, talentua erakartzen duten europar hirian elitean kokatu baikaitu. Frogatuta geratu da Donostia ezagutzarekin, berrikuntzarekin eta I+G+b-rekin lotuta dagoela eta talentua erakarri eta atxikitzeko martxan jarri dugun estrategia funtzionatzen ari dela. Horren erakusgarri, martxan dago Talent House II, langile kualifikatu berrien ostatu-beharrak aseko dituen eraikin berria.

2011n sortu zen Talent House plana, zientziaren eta berrikuntzaren aldeko hiri baten alde egindako apustuaren barruan, eta bertako zentro teknologiko eta ikerketa-zentroei kualifikazio handiko profilak erakartzen laguntzeko helburuarekin.Programa aitzindari horren bidez, hona etortzeko erraztasunak jartzen zaizkie kualifikazio handiko pertsonei eta beren proiektu berritzailea Donostian aurrera eraman nahi dutenei.

Talent House-n balantzea

Eraikina ireki zenetik, 1.875 ikerlariri eman zaie ostatu. Guztira, 2.705 egon dira eraikinean (ikerlariak eta senideak). 77 nazionalitatetako egoiliarrek hartu dute ostatu Talent House-n. % 77 atzerritarrak eta %23 estatukoak.

Eraikinean egon diren ikerlari gehienak errusiarrak izan dira, eta horien atzetik, alemaniarrak, italiarrak eta estatubatuarrak. I+G+b arloko 50 zentro eta eragileri lagundu zaie beren ikerlarien ostatu-beharrak betetzen.

Horien artetik, EHU dago lekuan, eta, ondoren, Donostia International Physics Center, CICnanoGUNE, CICbiomaGUNE, BCBL eta Polymat. Batezbesteko egonaldia 5,6 hilabetekoa da. % 59 bakarrik etortzen dira, % 24 bikotearekin eta % 12 familiarekin. Ikerlarien maila akademikoari dagokionez, % 67 doktoreak dira eta % 28 doktore aurrekoak.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE