Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÃN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÃN

BERRIAK

2023 OTS 17

SAN SEBASTIAN GIPUZKOA FILM COMMISSION-EK 81 IKUS-ENTZUNEZKO PROIEKTU KUDEATU ZITUEN GIPUZKOAN 2022AN

Gipuzkoan aitortutako inbertsioa 13,1 milioi eurokoa izan zen, 2021ean baino % 90 gehiago; eta proiektuen gutxi gorabeherako aurrekontua, guztira, 79,2 milioi eurokoa izan zen.

San Sebastian Gipuzkoa Film Commission-ek gure lurraldean gauzatu dituen ikus-entzunezko proiektuen kopuruak gora egin du 2022an, dagokion ondorio ekonomikoekin: Gipuzkoan egindako inbertsioa 13 milioi eurokoa izan da eta. 81 proiektu kudeatu dira, aurreko urtean baino % 22 gehiago; hala ere, aurkeztutako eta izapidetutako eskabideak 145 izan ziren, eta azkenean gauzatu zirenak 134 izan ziren.

Ekonomiaren Garapeneko zinegotzigoaren mendeko bulego bateratuak Donostia Sustapenaren eta Foru Aldundiko Kultura Departamentuaren bitartez emandako zerbitzuari esker, inpaktu ekonomiko berri bat sortu ahal izan da gure lurraldean.

Marisol Garmendia Donostiako Garapen Ekonomikoko zinegotziak nabarmendu duenez, "Donostia eta Gipuzkoa oraindik ere plato erraldoi eta benetan erakargarria dira ikus-entzunezko proiektu mota guztietarako. Eta erakarpen horrek ondorio oso positiboak ditu ekonomian, enpleguan eta proiektu horiei zerbitzu ematen dieten sektoreko enpresa lokaletan. Areago, inbertsioan aitortu ziren 13 milioi eurotik 5,4 milioi euro Donostiari egokitu zitzaizkion, 2021ean baino % 28 gehiago.

Bestalde, Gipuzkoak filmaketa-espazioak sorrarazteko duen ondarea nabarmendu Maria Jose Telleria kultur diputatuak. "Sektore honetako langile guztien profesionaltasuna nazioartean onar dadin lanean jarraituko dugu, beraiek baitira proiektuen arrakasta eta lurraldeak eskain ditzakeen eszenatokien aniztasuna bermatzen dutenak. Ekoizpenari ematen zaizkion pizgarri fiskalak hobetu nahian Aldundiak egin duen ahaleginari esker, ziur gaude zenbaki horiek hobera egingo dutela datorren urtean".

Zenbateko horiek ez daude sartuta Balenciaga telesailari buruzko datuen barruan, horren filmaketarik gehiena Gipuzkoan egin baitzuten. Aitortutako inbertsio horretaz gain, ikus-entzunezko produkzioek zeharkako beste inpaktu ekonomiko batzuk sortzen dituzte, filmatzen deneko lurraldean eragina ere badutenak.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE