Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÃN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÃN

BERRIAK

2023 MAI 30

OSTEGUNEAN HASIKO DA UDAKO DENBORALDIA DONOSTIAKO HONDARTZETAN

Orain ari dira azkeneko ukituak ematen Donostiako hondartzei, ostegunean hasi eta irailaren 30era arte izango den denboraldian dena prest izateko.

Aurreko egun hauetan hondarra mugitzen aritu dira, denboraldia hasi aurretik pronto-pronto edukitzeko hondartzak, nahiz eta marearen mugimenduak-eta aldatu egin dezakeen profil hori.

Miguel Angel Diez Hiri Mantentze Lanetako zinegotziak adierazi du “denboraldiko berritasun handienetako bat Kontxako aldagelena dela, erabat berritu dituztela eta. Bi ekinalditan egin zituzten obrak: iaz, aurrenekoa, eta 2022ko udan hasi eta orain amaitutakoa bigarrena. Denera 459.996 euroren inbertsioa izan da. Kontxako kabinen erabiltzaileek hormetan, sabaietan, egur itxurako paneletan, dutxetan eta baita ile-lehorgailuetan ere  igarriko diote aldaketari.â€

ALDAGELAK

Kabinen ordutegia 09:00etatik 20:00etara izango da, ekainetik irailera, eta baita 20:30era bitarte ere uztailean eta abuztuan. Ixteko ordua izateko ordu erdi baino gutxiago falta bada, ez dago aldageletara sartzerik.

OLANAK ETA EGUZKITAKOAK

Ekainaren 6an eta 7an sartuko dituzte olanei eta eguzkitakoei eusteko hesolak, eta ekainaren 15etik irailaren 15era izango da zerbitzua. Alde horretatik, esan dezagun 440 olana izango direla Kontxan, 240 Zurriolan eta 720 olana eta karpa Ondarretan.

Zozketa eta esleipen prozesua egin ondoren, libre gelditu ziren toldo batzuk, zuzenean saltzeko moduan. Gaur egun, egoera hau da:

• Kontxan toldo guztiak okupatuta daude

• Zurriolan, 240 toldoetatik 78k libre jarraitzen dute

• Ondarretan, 98tik 26 karpa daude libre. 198 eguzkitakoak okupatuta daude jada, eta 424 toldoak ere bai, bi izan ezik, mugikortasun-arazoak dituzten pertsonentzat gordetzen baitira.

BALIZAJE BERRIA

Denboraldi honetako beste berrikuntzetako bat Kontxako bainu-guneko balizamendu berria da. «Baliza berriak jarri ditugu, horiak, Itsas Kapitaintzaren gomendioei jarraiki, horrelako seinaleentzat egokienak horiek direla adierazi digu eta». Eta datozen egunetan, gabarroiak ere jarriko dituzte.

Aurten, hondartzan ikastaroak eman ditzaketen 9 surf eskolari eman zaie baimena. Hauek dira baimendutakoak: Oreka, Pukas, Duna Surf, Zuhaizti, Patris Surf, Zurriola Surf, Free Surf, Groseko Indarra eta Bera Bera Surf.

SOROSPENA

Sorosleen dorreak ere jarrita dira. BPXport enpresak emango du zerbitzu hori aurten ere. Egurrezko lau dorre izango dira: 2 Zurriolan, 1 Kontxan eta beste bat Ondarretan. Sorospen zerbitzua ekainaren 1ean hasi eta irailaren 30ean amaituko da. Ordutegia 10:00etatik 20:00etara izango da, iraileko azkeneko hamabostaldian izan ezik, 10:30etik 19:30era izango baita orduan. 29 pertsona izango dira sorospen zerbitzua emateko prest, uretako bi motor ere izango dituztela edozein larrialdi izanda ere.

LAGUNDUTAKO BAINUA

Mugitzeko zailtasunak dituzten pertsonentzako bainu lagundua Kontxan izango da ekainaren 15etik irailaren 15era bitartean. Hiru aulki anfibio daude, eta 11:00etatik 19:30era izango da zerbitzua.

GARBIKETA

Donostiako hondartzak hiri-hondartzak dira, eta urteko egun guzitetan garbitzen dira. Udan, hala ere, zerbitzu handiagoa izaten da. Aurten 22 langile arituko dira hondartzak egunero egoera ezin hobean izan daitezen. Gauean, baheketa egiten da hiru hondartzetan, baina 10etarako bukatuta izaten da, ezeren gorabeherarik ez izateko erabiltzaileekin. Ordu horretatik aurrera, eskuz garbitzen dira hondartzak (paperontziak hustu, aldageletako eta Kontxako arkupeko sarbideak garbitu eta abar). Horrez gain, ontzi batek egunero jasotzen ditu badian ur gainean izaten diren zikinkeriak; eta gabarroiak eta Santa Klara uhartea ere garbitzen dira.

Dena dela, herritarrei ere eskatu behar zaie erantzukizun pixka bat, hondakinik ez uzteko hondarretan, olatuek eta mareak hartu eta itsasora eramaten dituzte eta. Badian biltzen diren hondakin flotatzaile gehienak hondarretan utzitako hondakinak izaten dira, edukiontzietan eta paperontzietan bota gabe utzi eta hara joaten dira eta. Era berean, EZ da komeni kaioei jaten ematerik.

Azkenik, gogoan izan behar dugu maiatzaren 31 dela txakurrak hondartzara sartzeko baimenduta den azkeneko eguna.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE