Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÃN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÃN

BERRIAK

2020 IRA 02

NOTA ONAREKIN AMAITU DA ILLUNBERA DOAN AUTOBUSA

14.000 bidaiari. Kopuru horrekin amaitu da hiriko erdigunearen eta Illunbeko aparkalekuaren arteko doako autobusaren esperientzia.

Cristina Lagé Turismoko zinegotziaren ustez, "arrakastatsua izan da. Frogatuta geratu da Donostiak martxan jarri dugun zerbitzua behar zuela. Milaka bidaiarik erabili dute autobus hau uztailaren 11tik abuztuaren 31ra bitartean".

Arduradun sozialistak adierazi duenez, ekimen honen arrakastan "zerikusi handia izan du mugaren beste aldean garatu dugun kanpainak, lurralde mugakideetan, eta Bidegirekin eta Eusko Jaurlaritzako Trafikoarekin izan dugun lankidetzak, errepideetako seinaleztapenean aparkalekuaren mezuak sartu baitituzte".

Donostia Turismoa, San Sebastian Shops eta Udaleko Mugikortasun Sailaren ekimenari esker jarri zen martxan autobus. Helburua merkataritza eta turismoa dinamizatzea zen, doako eta hirigunearekin doan konektatutako aparkaleku aukera bat eskainiz. Izandako arrakastak autobus anezka beste garai batzuetara zabaltzea pentsatzera bultzatzen du, hala, Donostia erosketa-hiri bihurtzea erraztuz.

Guztira 13.916 bidaiari izan dira, 4,339 uztailean eta 9.577 abuztuan. Gehien erabili zen eguna abuztuaren 14a izan zen.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE