Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÃN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÃN

BERRIAK

2022 URT 17

MERKATARITZA ZINEGOTZIGOAK SAN SEBASTIAN EGUNERAKO ERAKUSLEIHOAK ETA BALKOIAK APAINTZEKO DEIA EGIN DU

Marisol Garmendia Merkataritzako zinegotziak, Donostia Turismoarekin lankidetzan, San Sebastian Eguna dela-eta beren lokalak, erakusleihoak eta balkoiak girotzera gonbidatzen ditu saltoki, ostalaritza-establezimendu, hotel eta herritarrak.

Garmendiak adierazi duenez, “pandemiak gure egun handia kendu badigu ere, ezin dugu apatian erori eta ezin dugu ahaztu osteguna dela donostiarrentzat egunik garrantzitsuena. Gure merkatariak animatzen ditut beren erakusleihoak gure festako elementuekin edertzera. Baita taberna eta jatetxeei, hotelei eta nahi duten donostiar guztiei ere, hiriko bandera, puxika txuri-urdin batzuk edo San Sebastian eguna dela sentiarazten digun edozein elementu jar dezaten.â€

Dagoeneko hainbat kale eta auzotan ikus daitezke urtarrilaren 20rako apaindutako erakusleihoak, hiriko danborradetako uniforme batzuk eta haien deskribapen eta historia erakusten dituzten dendak.

Alde horretatik, San Sebastian Turismoak hastag bat jarri du martxan balkoietako edo festarako dekoratuta egoteagatik herritarren arreta erakartzen duten tokietako argazkiak bidaltzeko. Argazkiak sansebastianturismoko Instagramera erantsi daitezke #gorasansebastian hastagarekin. Jasotako argazkirik onenen artean, Lasala Plaza hotelean gauez egoteko aukera zozketatuko da.

Zinegotzi sozialistak gogorarazi du “aurten txikiek bakarrik joko dituztela danborrak eta upelak hiriko kaleetan zehar. Beren uneaz gozatzea merezi dute, denbora asko baitaramate mugez beteta. Helduek ere pairatzen ditugu, baina haurrek irabazi dute. Goza dezagun une horretaz herritarren erantzukizunez, une magikoa izan dadin.â€

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE