Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÃN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÃN

BERRIAK

2023 OTS 24

MARRUSKO BARATZEEN ZOZKETA MARTXOAREN 2AN

Datorren ostegunean, martxoak 2, Lauaizetako Marrus eremuan diren 88 baratze publikoen zozketa egingo da, Donostiako udaletxeko osoko bilkuren aretoan.

Ekologiako zinegotzi Marisol Garmendiak adierazi duenez, “orain artean baratze publikoak kudeatzen aritu direnei martxoaren 31n amaituko zaie, ofizialki, emakida-denbora. Horregatik, Udalak beste lehiaketa baterako deialdia egin du, eta 550 pertsonak eman dute izena. Egin beharreko egiaztapenak egin ondoren, 495 pertsonak parte hartuko dute, azkenean, baratze publikoen zozketan. Bederatzi urte dira, jadanik, programa hori egiten delaâ€.

Zozketan 85 baratze sartuko dira, gainerako hirurak herri-erakundeentzat dira eta. Onartutako eskaeren artean, 31 eta 60 urte bitartekoenak 292 dira, 60 urte edo gehiagokoenak 141, 18 eta 30 urte bitartekoenak 45, eta pertsona desgaituentzako kupokoak 19.

Baratzeak erabiltzeko baimena urtebetekoa da, 2024ko martxoaren 31ra arte, baina beste urtebetez luza daiteke, hartarako eragozpenik ez badago.

BESTE 90 BARATZE MARRUSEN BIGARREN FASEAN

Urtebetean, gutxi gorabehera, beste 90 baratze publiko egongo dira erabilgarri, Marrusen II. fasean. Lursail hori egungoaren ondoan dago. Lehen ere hasi ziren hura garatzen, baina amiantoa topatu zuten han, eta gerarazi egin zen garapen hura. Lurzoruak deskutsatu ondoren, proiektua berriz onetsi da, eta, beraz, egingo dira 90 baratze horiek, bai eta horiei dagozkien zerbitzu eta instalazioak ere.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE