Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÃN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÃN

NOTICIAS

16 MAY 2023

MARISOL GARMENDOA: "GUTXIETSI EGIN NAUTE: AFILIATUEN HAUTAGAIA NAIZ, EZ APARATUENA"

«Gobernatu soilik ez», Donostiako Udala «lideratu» nahi duelako eskatu du botoa Garmendiak. Adierazi du ez dela aliantzarik egongo EH Bildurekin bozen ostean, «marra etikoak daudelako» bien artean.

Donostiako lehen emakume alkatea izan nahi duela errepikatu du hiruzpalau aldiz Marisol Garmendiak (Zaldibia, Gipuzkoa, 1963). Juan Karlos Izagirre «iragana» dela esan du, eta «Goiaren lidergoa agortuta» dagoela uste du. «Aldaketa lasaia» egiteko eskaini du bere burua.

Oheratzean irudikatzen duzu zeure burua alkate makila jasotzen?

Bai horixe. Bi alkate izandakoak, Izagirre eta egungoa, Goia, aurrez aurre ditut, baina nik lehen aldiz aurkeztu dut neure burua alkate izateko, eta ni naiz alternatiba. Eta bai, ikusten dut neure burua lehen emakume alkate bezala. Goiaren lidergoarekin ados ez dauden donostiarrak gero eta gehiago dira; asko haserre ere badirela esango nuke.

Harekin gobernatu duzu oraintxe arte, eskuz esku. Zu haserre ala kontent zaude harekin?

Ni ez nago ados haren lidergoarekin, ni ez naiz EAJkoa. Gobernatzeko itun bat egin genuen, eta programa batean oinarriturik gobernatu dugu. Baina ez nago ados gauza batzuekin.

Zerekin?

Egin diren trafiko aldaketekin, lehen-lehenik. Askotan esan dugu kaos bat dela, eta aldaketak ez dituela inork gustuko, ez gidariek, ez oinezkoek eta ez dendariek. Alkate izatean, trafiko aldaketa horiek lehengoratu egingo ditut.

Goiaren kudeaketari beste kritikaren bat?

Asko... Garraio publikoaren alde eta Mugiren alde ez dator bat gure apustuarekin. %50eko deskontuak ez zituen babesten Goiak. EAJk ez du Mugi babestu sarritan. Renfeko aldiriko zerbitzua Mugiren barruan sartzea lortu nuen nik Mugikortasun diputatu gisa, Gipuzkoako Aldundian; bada, Goiak abstentziora jo zuen udalean, nahiz eta haren alderdiak alde bozkatu zuen Gipuzkoan. Mugiren aita eta ama gu izan gara, garraio publiko jasangarria ezinbestekoa delako.

Metroa ere mugikortasun jasangarritzat dauka PSE-EEk. Haren obrek kalte handia egin diete donostiar batzuei, eta hirira etortzeko eta joateko erabiliko da hiri barruan baino gehiago.

Garraio publiko jasangarriaren defendatzaile sutsua naiz, eta trena da jasangarriena. Donostiarentzat eta Donostialdearentzat metroaren edo topoaren —berdin zait izena— sarea osatzea oso onuragarria da. Topoak espazio publiko oso handia sortuko du hirian, gainera, Easo inguruan, besteak beste. Obrek beti eragiten dituzte eragozpenak, hemen, Bordelen eta Bilbon. Eta han merezi izan dute, hiriak beste modu batera haz daitezkeelako horri esker.

Odon Elorzari primarioak irabazi izanak indarra eman al dio zure hautagaitzari?

Lehen emakume alkategaia naiz Donostian, eta primario batzuk irabazitakoa, gainera. Beste hautagaiek ez dute primarioen iragazkia pasatu. Gauza bat ere argi esan nahi dut: gutxietsi egin naute esanez aparatuko hautagaia naizela.

Elorzak berak esan zuen hori.

Ni Marisol Garmendia naiz, ez naiz aparatuko hautagaia. Nire alderdikideen hautagaia naiz. Ilusioa berpiztea lortu dut alderdikideen artean, lidergo berri batekin Donostiako alkatetza berreskuratzeko. Oso harro nago.

Ez dira gutxi esan dutenak Elorza lehiakide sendoagoa izango zela. Min ematen du horrek?

Nik nire bidea daukat. Lidergo berri bat ordezkatzen dut. Izagirre alkate izandakoa da, donostiarrek etxera bidali zuten arte. Iragana da. Goia zortzi urtez izan da alkate, eta haren lidergoa agortuta dago. Nekatua ikusten dut. Ni naiz aukera orain hiri honetan aldaketa lasai bat egon dadin.

Goia nekatua ikusten duzun arren, bozen ostean harekin aliatuko zarela inork gutxik jartzen du zalantzan.

Gu bi alderdi desberdin gara. PSE-EE ordezkatzen dut nik, ez EAJ. Edonola ere, hiri honek aniztasuna ordezkatuko duen udal gobernu bat behar du. Euskaltzalea naiz, baina ez abertzalea, eta ez da berdin gobernatzen alkate izanik ala izan gabe. Nik nahi dudana da alkate izan, lehen emakume alkatea. Ez dut soilik gobernatu nahi: lideratu egin nahi dut.

Zuk ere ez duzu zalantzan jartzen EAJrekin egingo duzun balizko paktua?

Eta nork esaten du EH Bilduk ez duela nire alde bozkatuko? Non dago idatzia hori?

EH Bilduren botoak jasoko zenituzke orduan. Eta alderantziz? EH Bilduri emango zenizkioke zureak?

Ikusiko dugu 28an donostiarrek zer esaten duten.

Esan duzu ez zarela abertzalea, baina ezkerrekoa bai. Zergatik ez du PSE-EEk aktibatuko ezkerreko ardatza EH Bildurekin eta Podemosekin?

Podemos beti egon da Bildurekin hiri honetan, atzean edo ondoan. Gu eta Bilduren artean oraindik marra batzuk badaude, marra etikoak. Mari Pazek, Jose Luis Lopez de la Calleren alargunak, orain gutxi esan zuen ikusiko ote zuen berak ezker abertzalea esaten terrorismoak ez zuela inongo zentzurik izan. Hori entzun arte, EH Bildurekin ez dugu itun estrategikorik egingo.

Marra etikoez ari zara. Pedro Sanchezek marra hori gainditu du Guardia Zibilaren Espejo jeneralaren auzian?

Nire idazkari nagusi Eneko Anduezarekin ados nago gai horretan. Euskal sozialistok badugu sinesgarritasuna egin eta esaten duguna egin eta esateko. ETAren biktima izan gara, baina guk ekarri dugu herri honetara bakea eta elkarbizitza eta zubigintza egiteko modu bat. ETAren biktimak hor daude eta indarkeria guztienak ere bai. Gaizki egin dena aitortu behar da; guk aitortu dugu, GALen kasuan adibidez. Ez dugu konplexurik esateko, zilegitasun osoa dugulako bakegintzan.

Donostiara itzulita, turismoarena da hirian bolo-bolo dabilen gaia. Ez al zaio udalari neurriz gain joan?

Ari gara turismo jasangarri baten alde dagoeneko. Hor daude etxebizitza turistiko itxiak eta isunak, hotel gehiago ezin dira eraiki jada, eta turista taldeak kontrolatzen ditugu, kopurua eta bozgorailuen erabilera.

Ez al da berandu Parte Zaharrarentzat?

Ez, Donostia ez da Venezia, eta ez da Bartzelona. Ni Parte Zaharrean orain sartzen naiz, 40 urtean sartu ezinda egon eta gero. Dena den, norberaren auzoak berreskuratzea ez dago gaizki; pandemiak lagundu digu horretan. Gure auzoetako dendari eta tabernariek eskertuko digute.

Zergatik itxi dio bidea Turismo Sailak turismo tasari?

Hori ez da horrela. Sozialistok tasaren alde egon gara beti, EAJ ez, Bilboko Udalak eta Gasteizko Udalak ez dutelako nahi. Sailburuak esan duena da prozedura berri bat jar dadila martxan Legebiltzarrean. Ea oraingoan EAJk nahi duen. Goia orain gutxi hasi da tasaren alde, gogoratu dezagun.

Odon Elorzak Arartekora jo du San Bartolomeko proiektua «espekulazio hutsa» delakoan.

Elorzak San Bartolomeko muinoa eraistea proposatu zuen. Harrigarria da benetan.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE