Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÃN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÃN

BERRIAK

2023 UZT 24

MARISOL GARMENDIA: "PSE-EE DA DONOSTIA AURRERAKOIAREN LIDERRA"

Marisol Garmendia Donostiako Sozialisten bozeramailea pozik agertu da PSE-EE lehen indarra bihurtu delako Donostian, ekainaren 23ko hauteskunde orokorren ostean.

"Donostiak gehiengoz babestu du Pedro Sanchezen proiektu sozialista, eta berriro ere hauteskundeetan babes handiena duen aukera bihurtu da. Donostiarrek hiriaren izaera aurrerakoia, plurala eta irekia berretsi dute. Donostiako herritarrek konpromisoa agertu dute Pedro Sanchez presidente zela lortu diren eskubide eta askatasun sozial eta politikoak defendatzeko eta aurrera egiteko. Donostiarrek proiektu sozialistari emandako babesa eskertzen dut ", adierazi du Garmendiak.

PSE-EEren botoen gorakada bereziki esanguratsua da. Atzoko 25.535 botoek bost mila boto baino gehiagoko aurrerapena suposatzen dute 2019ko hauteskunde orokorrekin alderatuta, eta 9.000 boto baino gehiago azken udal hauteskundeekin alderatuta, hiriaren izaera aurrerakoia indartuz.

"Harro gaude donostiarrek proiektu sozialistari eman dioten emaitzarekin eta babesarekin; izan ere, proiektu horrek aurrerapen ekonomiko eta sozial justu, inklusibo, kohesio eta gizarteratze handiagoaren alde eta aniztasun politiko, kultural eta sozialaren alde lan egiten jarraitzera bultzatzen eta motibatzen gaitu. Herritarrek argi eta garbi esan diote EZETZ eskuindarrek defendatzen dituzten eskubide eta askatasunen konkista sozialeen atzerakadari ", gaineratu du.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE