Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÃN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÃN

BERRIAK

2023 OTS 10

MARISOL GARMENDIA: GOBERNUAREN ORDEZKARIORDETZAREN ERAIKINA AMARA AUZORAKO LORTZETIK GERTUAGO GAUDE

Marisol Garmendia, Donostiako Udaleko sozialisten bozeramailea, “ilusioz beterik†agertu da Gobernuak Pio XII.ean duen Ordezkariordetzaren eraikinak Amara auzorako erabilera zibikoak eta kulturalak izan ditzan.

Garmendia Isabel Rodríguez Lurralde Politikako ministroarekin eta Alfredo González Estatuko idazkariarekin bildu da Madrilen, eta interesa agertu dute Donostiako Udaleko bozeramaile sozialistak egindako proposamena aztertzeko, Denis Itxaso Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariarekin batera.

“Harmena bikaina izan da, eta ministroak konpromisoa hartu du planteatutako proposamena aztertzeko, hau da, gaur egun Amarako Ordezkariordetzan lanean jarraitzen duten zerbitzu guztiak edo, gutxienez, batzuk birkokatzeko. Horrela, espazio horiek Amara auzoko zerbitzu komunitarioetarako erabili ahal izango lirateke. Bilera berriak egitea eta bi aldeek partekatutako helburuan aurrera egitea adostu duguâ€, adierazi du Garmendiak.

Ertzain-etxea, NANaren bulegoa eta pasaporteak Aldunaenera eraman ondoren, Pio XII.ean atzerritartasun, txertaketa-zentro, osasun eta beste zerbitzu batzuk daude. “Ministroari adierazi diogu operazio horren garrantzia, aukera bat izango litzatekeelako Gobernuaren Ordezkariordetzaren egungo espazioek beste erabilera publiko batzuk izan ditzaten Amarako herritarrentzat eta Donostiako herritar guztientzat.â€

“Lurralde Politikako Ministerioaren eta Donostiako Udalaren arteko behin betiko akordioa lortzea espero dut, Amara auzorako ekipamendu zibikoen eta kulturalen mapa garatuzâ€, amaitu du Marisol Garmendiak.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE