Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÍN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN

BERRIAK

2021 MAR 10

Mª DOLORES GOAIRI OMENALDIA INTXAURRONDON

Ekialdeko barrutiko berdintasun lantaldeak omenaldia egin dio ikastolen bultzatzaileetako bat izan zen María Dolores Goiari, bere omenez donostiar honen izena duen plazan.

Omenaldian parte hartu dute Ane Oyarbide Berdintasun zinegotziak eta Ekialdeko barrutiko berdintasun lantaldea osatzen duten elkarteek eta ordezkariek, eta Mirenek, omenalduaren alabak, lore sorta bat jaso du.

Oyarbidek Maria Dolores Goiaren irudia azaldu du eta omenaldia, gainera, "emakume izena duten hiriko kaleak eta espazio publikoak oraindik gutxi direla" ikusteko balio izan duela adierazi du.

Goiak erbestea jasan zuen gerra zibilaren ondoren, eta 1940an itzuli zenean, klandestinoki jarraitu zuen euskara klaseak ematen, baita bere etxean ere. Duela egun batzuk Ekialdeko barrutian beste bost plaka jarri zituzten Alice Gordon Gulick, Bateleras, Carmen Burgos Colombine, Joana de Albret eta Ignacia de Zabalo, Nornai, omentzeko.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE