Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÃN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÃN

BERRIAK

2024 MAI 31

LARRATXO PLAZA ETA HAUR PARKE ESTALIA LOTZEKO KOEXISTENTZIA GUNEA

Igande honetan eta hiru gauez, 22:30etik goizeko 07:30ak arte, Txirrita Bertsolariaren kaleko 2. zenbakiaren parean koexistentzia gune txiki bat sortuko da, aglomeratu itxurako pasabide altu bat, galtzada-harri formakoa. Gune hori Larratxo plazaren eta haur-parkearen artean sortu nahi da, duela hilabete eskas estalki bat baitu.

Carlos García Hiri Mantenimenduko zinegotziak adierazi duenez, "lanak 3 gauez egingo dira. Lehenengo gauean, ekainaren 2an, igandea, asfaltatze eta inprimatze lanak egingo dira. Bigarren gauean asfalto inprimatuari zigilatze eta kolore tratamendua emango zaio eta hirugarren gauean seinale horizontalak margotuko dira.â€

Lanak egiten diren bitartean, gauero, Txirrita Bertsolariaren irteera itxita egongo da gaueko 22:30etatik goizeko 07:30ak arte. Autoarekin sartu ahal izango da kalera aparkalekua eta garajeak erabiltzeko, baina ezin izango da irten lanak amaitu arte.

Lanak maiatzaren 30etik aurrera jakinaraziko zaizkie erabiltzaileei. Horretarako, informazio-kartelak jarriko dira euskaraz eta gaztelaniaz, kaleko sarreran eta irteeran ikusteko moduan.

Aurrekontua 11.571,76 eurokoa da, BEZa barne.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE