Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÃN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÃN

BERRIAK

2020 MAI 18

KONTSUMITZAILEAREN UDAL-BULEGOAK BERRIZ IREKITZEN DU, AURRETIKO HITZORDUAREKIN

Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoak (KIUB) gaurtik aurrera ateak ireki ditu, kontsumitzaileen eta erabiltzaileen erreklamazioei aurrez aurre eta aurrez hitzordua eskatuta erantzuteko. Aurrez aurreko arreta-zerbitzu hori aurrez eskatu beharko da 010 telefonoan (Udalinfo).

Enrique Ramos Ekologia eta Osasun Publikoko zinegotziak adierazi duenez, "KIUB alarma egoeran egon da eta zerbitzua telematikoki eman du, funtsezko jarduera delako. Aste hauetan erreklamazio eta kexa kopuruak gora egin duela ikusi da, Aste Santuko oporren baliogabetzeak eragindakoak nabarmenduz, batez ere", azpimarratu du.

Martxoan, 183 kontsultari erantzun zitzaien, 76 alarma egoera deklaratu aurretik eta 107 geroago. Apirilean gora egin du kontsumitzaileen eskariak, 272 kontsultarekin. Erreklamazioek ere gora egin dute bi hilabete hauetan, eta 62 tramitatu dira guztira.

Aurrez aurreko arretaz gain, bide telematikoak ere martxan jarraituko du.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE