Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÃN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÃN

BERRIAK

2022 MAI 05

"ITSASOS" KANPAINAREN HELBURUA ITSASOAN AMAITZEN DIREN HONDAKINEI BURUZ KONTZIENTZIATZEA DA.

Donostiako Udaleko Ekologiako zinegotzitzak herritarrak kontzientziatzeko kanpaina bat hasi du, hiri-hondakinak sortzea prebenitzeari eta behar den tokian uzteari buruz informatzeko eta ohartarazteko, askotan itsasoan amaitzen dira-eta.

Hautatutako logoa, ITSASOS, kanpainak zabaldu nahi duen mezuaren sinbolo bete-betekoa da, larrialdi-deia, itsasoan hondakinak eta mota guztietako flotatzaileak ugaritzen ari direlako, batez ere plastikoak, mundu osoan arazo bihurtu direnak. Kalkulatzen da urtero 8 milioi tona plastiko amaitzen direla itsasoetan, itsasoko zaborraren % 80 izateraino.

Ekologiako zinegotziak, Marisol Garmendia sozialistak, adierazi du “egiaztatuta dagoela nondik datorren itsasoan biltzen den zaborra. Plastikoaz gain, hondakin nagusietako bat zigarrokinak dira. Jakitun izan behar dugu, ez bakarrik erretzeak osasunari egiten dion kalteaz, hondartzetako harean lurperatzen ditugun zigarrokinek edo paseatzen ari garela lurrera botatzen ditugunek non bukatzen duten ere kontuan izan behar dugu. Izan ere, gehienetan itsasoratzen dira, estolderietan zehar.â€

ITSASOS kanpaina udan egingo da batez ere, nahiz eta udazkenean eta neguan ere hainbat ekintza egingo diren, hiriko auzo guztietan.

AZTIk Donostiako Udalarekin elkarlanean egindako azterlan batek aditzera eman zuen zer arazo sortzen dituzten −eta nola banatuta dauden− plastikozko hondakinek Kontxako badian. Azterlan horretan azaltzen zen itsasoan biltzen den zaborra lehorretik datorrela; mikroplastiko eta mikrozuntz gehienak itsasotik sartzen direla badian; eta zigarrokinak hondakinik ugarienak direla hondartzetan, batez ere sarbideetan: Kontxan, hondakin guztien % 38 dira, eta Ondarretan, % 50.

“Kanpaina honen bidez, herritarrak egoeraz jabearazi eta egoera hori lehengoratzeko dugun ahalmenaz kontzientziarazi nahi ditugu, hondakinak bide publikoan banatutako paperontzi eta edukiontzietan behar bezala utz ditzaten. Bestela, zoritxarrez, itsasoraino joaten diraâ€, Garmendiak adierazi duenez. “Jabetu behar dugu hondakin plastikoen ugaritzeak mikroplastikoak sortzen dituela azkenean, eta hasiak garela horiek arrainen barruan aurkitzen. Gero, geuk jaten ditugu arrain horiekâ€.

Azken urteotan hainbat neurri ezarri dira hondartzetan hondakin plastikoen sorrera murrizteko: jada ez da plastikozko edalontzirik erabiltzen hondartzetako txiringitoetan, ez lastotxorik, ez eta plastikozko platerik edo mahairik ere. Helburu hori izan zuen Zero Plastik kanpainak, hotel eta apartamentu turistikoen inplikazioa izan zuenak.

Ildo horretatik, Ekologiako zinegotzitzak, uda honetan, gomendatuko du hiriko hiru hondartzetan EZ erretzea, zigarrokinek hareatzetan eragiten duten inpaktua murriztu nahian. Gainera, eskatzen dutenei, hautsontzi-konoak emango zaizkie, zigarrokinak hondarrean lurperatu eta, gero, olatuek itsasora arrastaka eraman ez ditzaten. Hondartzetako megafonia-sistemaren bidez, ingurumenari buruzko mezuak emango dira aldian-aldian.

Munduko hiri askotan, bai eta euskal herri batzuetan ere, ohikoa den bezala, seinaleak jarriko dira estolderiako saretetan, ohartarazteko “itsasoa hemen hasten delaâ€, sare horietatik hondakinik ez botatzeko beharra nabarmenduz, ur gainean gelditu eta itsasoa kutsatzen amaitzen baitute.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE