Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÃN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÃN

BERRIAK

2022 ABU 23

IRIZARREK ZABORRA BILTZEKO BI KAMIOI ELEKTRIKOZ HORNITUKO DU DONOSTIAKO UDALA

Donostiako Udalak hiri-hondakin solidoak biltzeko bi kamioi elektrikoz hornitzeko kontratua adjudikatu dio Gipuzkoako Irizar enpresari.

Miguel Angel Díez Hiri Mantentzeko zinegotziak adierazi duenez, "Donostia izango da, horrela, zaborra biltzeko flotan kamioi guztiz elektriko bat duen lehenengo euskal hiria. Kamioiak % 100 elektrikoak eta zero isurketakoak dira, eta 2023. urtearen amaieran iritsiko dira hirira, enpresa adjudikazioduna orain hasi da eta horiek fabrikatzen."

Kamioiek edukiontziak albotik kargatzeko sistema izango dute, eta 9,2 metro luze izango dira; azken belaunaldiko bateriak izango dituzte, 306.9 kWh-ko ahalmena dutenak eta lanaldi oso baterako energia ziurtatzen dutenak. 360 kW-ko gehieneko potentziadun motor elektriko batek propultsatuko ditu, 9.140 kilo hondakin arteko karga erabilgarria izango dute, eta 19,9 m³-ko zama-edukiera.

Irizar ie Truck proiektuaren arduradun Josu Letonak adierazi duenez, “harro gaude bi kamioi elektriko horiek Donostiarentzat egiteaz, Ormaiztegiko ekoizpen-instalaziotik 50 kilometro eskasera baitagoâ€. Irizar ie Truck kamioiak xehetasun ugari ditu, hiri-inguruneetan jarduteko berariaz diseinatuak (hala nola kabina, zero emisio izatea edo zarata maila txikia izatea), eta, horregatik, ibilgailu egokia da hirietan eta metropoli-eremuetan ibiltzeko, hiri garbiago eta seguruago bat eta donostiarrentzat ingurune jasangarriago bat lortzen laguntzen baitu.

Kamioi horiek erosiz, Donostiako Udalak aurrera jarraitzen du ingurumena errespetatzen duen mugikortasun jasangarri baten alde egiten duen apustuan. Iaz, kamioia hainbat astez egon zen probak egiten hirian, eta emaitzak oso onak izan ziren.

Kamioiaren kabina hiri-aplikazioetarako bereziki diseinatua dago. Lau lagunentzako lekua du, eta maila bakarra; modu horretara, ibilgailuan sartzea errazten du. Ate pneumatiko bat du barrurantz, kalean oztoporen bat badago ere langileak eragozpenik gabe mugitu ahal izango direla bermatzeko. Eserlekuetako batzuk tolesgarriak dira, eta, beraz, horiek jasotzen direnean oztoporik gabeko korridore bat sortzen da. Gidariaren eserlekua behean dagoenez eta aurreko eta alboko beirak zabalak direnez, ikusangelu zabala du beste ibilgailuak, txirrindulariak, oinezkoak eta erabiltzaileak ikusteko.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE