Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÃN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÃN

BERRIAK

2022 API 20

HIRI-ALTZARIAK PINTATZEKO KANPAINA

Kanpainak 300.000 euro gastatu ditu, joan den urtarrilean hasi zen eta oraindik aste batzuk jarraituko du

Udaleko Hiri Mantentze eta Zerbitzuen atalak kanpaina bat martxan jarria du, hiriko hainbat tokitako bankuak, barandak eta hiri-altzarien beste elementu batzuk pintatzeko.

Kanpaina urtarrilean hasi zen, eta beste aste batzuetan jarraituko du, higatuta, zikinduta edo hautsita zeuden Donostiako hiri-paisaiako zenbait elementu prest uzteko. Orain artean, 300.000 euro gastatu dira.

Hiri Mantentzeko zinegotzi Miguel Angel Díezek adierazi duenez, “Alderdiederren, Amaran, Ibaetan, Gernikako Arbolaren pasealekuan, Antiguan eta Ekialdeko barrutian (Intxaurrondon, Altzan eta Bidebietan) margotu dituzte bankuak eta bestelako elementuak, eguraldiak baldintzatuta beti; izan ere, ez da gomendagarria euria egiten duenean pintaketa-lanak egitea."

Lanak bide publikoko bankuetan, eskubandetan, barandetan eta oinezkoentzako babesetan egin dira, eta, elementuren bat egoera txarrean bazegoen, errementeria-lanekin saneatu da. Mantentze-atala hiriaren irudia hobetzeko eta herritarrek egunero erabiltzen dituzten hiri-altzariak hobeto kontserbatzeko ari da elementu horietan lanean.

Hauek dira kanpaina honetan sartzen diren elementuak: sofa modeloko bankuak eta bi eserlekuko banku tradizional txuri-urdin edo gorri-berdeak; horman ainguratutako eskubandak; barra bateko edo biko oinezkoentzako babesak, espaloia ibilgailuen zirkulaziotik babesten dutenak; eta burdinazko edo burdinurtuzko barandak.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE