Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÃN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÃN

BERRIAK

2023 API 11

HEMEN URUMEA! IBAIA EZAGUTZEKO BISITA GIDATUEN PROGRAMA BAT

Donostiako Udalak eta Cristina Enea Fundazioak abian jarriko dute bisita gidatuen programa bat, herritarrek Urumea ibaia ezagutu dezaten.

Marisol Garmendia Ekologiako zinegotziak esan duenez, ibaiak "gure hiria zeharkatzen du, hegoaldetik iparraldera, eta protagonista nagusietako bat da gure eguneroko bizitzan; hala ere, Urumea ezezagun bat da oraindik donostiar gehienentzat. Itsasora begiratu izan dugu beti, ibaia bigarren planoan izanik. Herritarrek Urumea ibaiak dituen aberastasuna, garrantzia eta biodibertsitatea ezagutzeko garaia iritsi da."

Prestatutako programa 2023ko maiatzetik urrira gauzatuko da, eta, horren barruan, bisitak egingo dira ibaiaren ibilguan zehar, ontzian, kanoan, bizikletaz edo oinez. Bidaiariekin batera, gidari aditu batzuk joango dira beti, Urumeari buruzko informazioa emateko: historia, ibaiaren dinamikak, fauna eta flora, e.a.

Ekimena osatzeko, Urumeari buruzko bi film dokumental emango dira, eta bi bisita gidatu egingo dira hiriko urak kudeatzeko erabiltzen diren azpiegituretara, ekaitz-tangetara.

Cristina Enea Fundazioak eta Donostiako Udaleko Urak Ustiatzeko eta Saneamenduko Zerbitzuak antolatutako bisita-programa honen helburua da Urumea hobeto ezagutzen laguntzea eta haren suspertze soziala bultzatzea, eta, horretaz gain, saneamenduaren udal-kudeaketa agerian jartzea, uren ingurumen-kalitatea nabarmen hobetzea lortu baitu.

Ekintza horietan esku hartzeko plazak egongo direla eta erreserbak egin ahal izango direla bermatzeko, Cristina Enea Fundazioak fidantza-sistema bat ezarri du, agenda honetako ekintza jakin batzuetan parte hartu nahi dutenentzat. Fidantza hori itzuliko zaie parte-hartzaileei, ekintzaren amaieran.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE