Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÃN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÃN

BERRIAK

2024 ABU 08

GARBIKETA-ZERBITZUEK BIKOIZTU EGITEN DITUZTE BEREN AHALEGINAK ASTE NAGUSIAN

Aste Nagusia iristear dagoen honetan, Donostiako Garbiketa ABEEko garbiketa-zerbitzuek giza-gailu bat eta gailu mekaniko bat prestatu dituzte, hiria garbi mantentzeko, egun horietan jende asko biltzen baita eta jai-jarduera handia izaten baita.

115 langilek osatzen dute batez ere Parte Zaharrean-Erdialdean, Pasealeku Berrian-Aldamar kalean, San Martinen-San Bartolomen, Kaian, Kursaalen-Zurriolan-Saguesen lan egingo duen lantaldea.

Carlos García Hiri Mantentzeko zinegotziak adierazi duenez, "egun hauetan, txanda batek lan egingo du arratsaldez paperontziak husteko eta bide publikoa garbitzeko, eta, gainera, kaia garbitzeko gailu bereziak ere jarriko dira, batez ere Abordatze Pirata dela-eta. Bestalde, su artifizialen inguruan, gauero, jaurtiketa bakoitzaren aurretik eta jaurtiketa bakoitzaren ondoren, garbiketa-lanak egingo dira, ikuzketa hurrengo goizean osatuz".

Hiria ahalik eta baldintza onenetan mantentzeko, hainbat makina ere erabiliko dira: zisterna-kamioiak, baldeatzeko makinak, erraztatzeko makinak, ibilgailu hidrogarbitzaileak, zoru-garbigailuak, hondakinak erretiratzeko kamioiak, pintadak garbitzeko furgoia, haizagailuak eta eskuz ekortzeko orgak.

Hainbat eremutan, jende asko biltzen den jai-esparruetatik hurbilago dauden eremu horietan, produktu desinfektatzaileak, koipegabetzaileak eta usain txarra kentzekoak ere erabiliko dira, pixek eta gonbitoek eragindako usain txarrak kentzeko.

Pasealeku Berriko horma osoan egingo dira lan horiek, bai eta toki hauetan ere: Sagues inguruan, Santa Maria eta San Bizente elizen inguruan, Trinitate eta Lasala plazetan, Parte Zaharreko kale gehienetan, kaian, Victoria Eugenia Antzokiaren inguruan, eta Flemingen omenaldirako eskulturan. Guztira, ia 300 litro "X-75" desinfektatzaile eta usain txarra kentzeko detergente.

Pirata-barrutian egunero 13 laguneko lantaldea arituko da garbiketa-lanetan, bai eta 9 elementu mekaniko ere.

>>>> SU ARTIFIZIALAK

Lanak 21:30ean hasiko dira, suak jaurtitzeko aldearen ondoko kaleak baldekatuz eta tamarindoak ureztatuz. Alderdi Ederreko zuhaitzak, su artifizialen bilduma amaitzean, berriro ureztatuko dira, bertan su artifizialen hondakinik edo karkasarik balego ere.

Hurrengo egunean, lehenengo ordutik hasita, erraztatuko da eta karkasen eta beste elementu pirotekniko batzuen hondarrak kenduko, inguruak baldekatuz eta aldean dauden tamarizeak berriro bustiz, dena prest utziz beste bilduma baterako.

Aste Nagusia amaitzean, ia 20 langilek lan egingo dute ingurua garbitzen, eta, espartzua eta xaboia erabiliz, Kontxako barandatik, Alderdi Ederreko haur-jolasetatik eta parkeko bankuetatik leherketen arrastoak kenduko dituzte.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE