Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÍN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN

 
 

BERRIAK

2021 AZA 23

GABONETAN, ILLUNBE DISUASIO-APARKALEKU BIHURTUKO DA ETA HIRIGUNERA DOAKO AUTOBUSA IZANGO DU

Ekimenak 2020ko udan izandako arrakasta ikusita, Illunbeko aparkalekua Donostiako hirigunearekin elkartuko duen lotura-autobusen zerbitzua jarriko dute berriro azaroaren 29tik urtarrilaren 8ra bitartean.

Donostia Turismoak bere Gida Planean egindako apustuaren ardatz nagusietako batzuk dira hauek: jasangarritasuna, donostiarren eta bisitarien arteko oreka eta hiriko mugikortasuna hobetzea. Testuinguru honen baitan sortu da Dbusek eskainiko duen doako lotura-autobusa abian jartzeko plana. Autobusak Illunbeko aparkalekua hirigunearekin lotuko du Gabon hauetan. Horren bidez, bisitatzen gaituztenei ibilgailua aparkatu ahal izateko toki bat eskaini nahi zaie hirigunera sartzea eragotziz eta, hala, hirigunean pilaketak gertatzea ekidinez.

Ekimena iaz sortu zen Donostia Turismoaren, Donostiako Udaleko Mugikortasun Sailaren eta San Sebastián Shopsen arteko lankidetzari esker. 2020ko udan izandako arrakastaren ostean, Gabon hauetan esperientzia errepikatzea erabaki dute egun seinalatu hauetan merkataritza, ostalaritza eta turismoa ere dinamizatzeko asmoz eguneko bisitariak erakartzen lagunduko duen aparkalekuko eta doako autobuseko zerbitzu honen bidez.

Turismo Jasangarriko zinegotziak, Cristina Lagek, azpimarratu duenez: “garrantzitsua da honen moduko ekintzen bidez tokiko ekonomiari babesa ematea; izan ere, Donostiako enpresak dinamizatzen dituzte eta, denok dakigun moduan, une zailak bizi dituzte enpresa horiek”. Gainera, “Covidak eragindako osasun-krisiaren ondorioen ondoren ekimen hau doan bideratu ahal izateko egindako ahalegina" nabarmendu nahi izan du.

Lotura-autobusak Illunbeko aparkalekua hirigunearekin lotuko du Errondo pasealekuaren hasieran (Menchu Gal parkearen alboan) dagoen geralekuaren bidez. Zerbitzua 20 minutuko maiztasunarekin eskainiko du. Illunbetik irteerak 10:30etik 13:50era, eta 15:30etik 20:10era izango dira. Illunbera itzultzeko autobusa Ehunurteurrenaren plazatik aterako da 10:40etik 14:00etara eta 15:40tik 20:20ra, eta autobusen maiztasuna 20 minutuz behingoa izango da.

Geltokiak totem eta kokapeneko mapa batekin seinaleztatuta egongo dira errazago topatzeko, eta iritsiera eta irteera toki beretik egingo dira.

Aparkalekuko eta doako autobusaren zerbitzua hiriaren sarreretan egongo diren kartelen, Donostia Turismoaren webgunearen, sare sozialen, irratiko iragarkien eta onlineko bannerren bidez iragarriko dira. Hiriko saltokiek ere disuasio-aparkalekuaren berri emango dute QR kodeak izango dituzten display-en bidez. Informazio guztia hemen egongo da: www.sansebastianturismoa.eus.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE