Donostia Sustapenaren bidez Udalak antolatutako Gabonetako Kanpainak 24,7 milioi euroko zuzeneko inpaktu ekonomikoa sorrarazi du (ia 22,5 eurokoa izan zen zenbateko hori), horietatik 24,3 milioi hiritarrek eta Kanpainaren altzoan esplizituki mugitutako bisitariek egindako gastuarekin lotzen dira.
Gainera, abenduan, 2.128 kontratu egin ziren merkataritzaren eta ostalaritzaren sektoreetan (iaz baino % 10 gehiago). Horrek 1.528ri enplegua eskaintzea ahalbidetu zuen, eta epealdi horretan hirian egindako kontratazioaren % 30 suposatzen dute.
Tokiko Ekonomia eta Enplegu zinegotziak, Ane Oyarbidek, nabarmendu duenez, “Donostiak, Gabonetako erosketetarako eta erreferentziazko Kanpainari begira, hiri dinamikoaren izaera sendotzen du, ikuskizuna eta berrikuntza uztartzen dituen programazio bati esker. Gabonetako Kanpainak merkataritza txikiaren eta ostalaritzaren urteko fakturazioaren % 20 inguru suposatzen du. Sektore horietan lan egiten dute 17.000 donostiar baino gehiagok, eta Kanpaina bultzada adierazgarria da eurentzat. Kanpaina honetan 1.529 pertsona kontratatu ziren, edo bestela esanda: epealdi honetan gure hirian sortutako lau enplegutik batâ€.
Merkatuko puntu estrategikoetan ipinitako pasaera-kontagailuen arabera, Kanpainako 39 egunetan, 2.715.000 pasaera zenbatu ziren (egunean 69.600 pasaera) guztira. Horrek % 21eko igoera dakar iazko Kanpainarekin alderatuz. Guztizkotik, 163.000 ( % 5etik gora) Gabonetako Kanpainaren erakarpenak soilik egindako bisitak dira.
Edozein kasutan, etorritako jende kopuruak gora egin badu ere, Ikertaldek egindako azterlanak, era berean, agerian utzi du diseinatutako programazioa eta animazioan donostiarrei begirako orientazioa sendotu egin dela: parte-hartzaileen % 77a, hots, lautik hiru, donostiarra da. Gainerako % 23a hiritik kanpoko bisitariak dira; erdia baino gehiago (% 12) gipuzkoarrak; Arabak eta Bizkaiak % 2a batzen dute, Espainiako bisitariek % 5a, eta nazioarteko bisitariek % 4a (horien artean % 84 frantziarrak).Â
Onarpen gehien izan zuten jardueren artean, nabarmentzekoak dira, zalantzarik gabe, Alderdi Ederren azaroaren 29an egindako inaugurazio-ekitaldian izandako errekorra, 31.900 pertsona batu baitziren, edo hilaren 30ean egin zen Nazioarteko Drone Show Jaialdiaren emanaldi bikoitza, 47.200 pertsona inguratu baitziren; guztira, bi egunetan, 79.100 pertsona batuz.
Balorazioa
Donostiarren % 61ak uste du Gabonetako Kanpainak eragin handia duela eta mesede egiten diela merkataritzari eta ostalaritzari.
Inkesta bete dutenen artean, % 80 baino gehiagok adierazi duenez, Gabonetako Azokak hirian gabon giroa islatzen modu nabarian laguntzen du.
Gabonetako Azokan parte hartzen duten 65 erakusketarien artean, % 91k oso modu positiboan baloratu du burututako Kanpaina.
100 inpaktu baino gehiago tokiko zein nazio mailako hedabideetan: DV, Noticias de Gipuzkoa, EITB, SER, Onda Cero, RTVE, A3, T5 eta La Sexta, etab. Ia milioi erdi inpresio organiko Instagrameko profilean, 2900 interakzio eta 2500 bisita profilean.Â