Gabonak iristearekin batera klasiko donostiar bat dator aurten ere: Gabonak zuretzat programa. Duela urte askotatik, programa hau gaztetxoen eta haurren Gabonen osagarri erakargarria da. Aisialdirako aukera askotarikoa, iraunkorra, dibertigarria, solidarioa eta inklusiboa.
Horixe nabarmendu du Donostiako Udaleko Aniztasun, Gazteria eta Gizarteratze zinegotzi Iñigo Garciak: "Donostia Gazteriak aisialdiko elkarteekin, Donostia Kulturarekin eta hiriko beste eragile batzuekin batera diseinatu duen programazioa Donostiako auzo guztietako haur, gazte eta familientzako egun hauetako aisialdi-eskaintza handia izan nahi du. Tailerrak, antzerki- edo magia-ikuskizunak eta bestelako jarduerak abenduaren 14tik urtarrilaren 5era bitartean egingo dira."
350 jarduera baino gehiago eskainiko ditu. Gabonak Zuretzat programaren bidez, haurrek, aisialdia modu dibertigarrian betetzea eta ohitura onak hartu ahal izatea lortu nahi da, eta, batez ere, beste modu batez gozatzea. Helburu horien osagarri, ikasteko eta hainbat balio garatzeko aukera eskaini nahi da, elkartasuna, laguntasuna, sorkuntza, irudimena eta abar.
Helburua hiriko auzoetan aisialdi ez-kontsumistaz gozatzeko aukera emango duen eskaintza ludiko eta kultural zabala eskaintzea da.
Irudiari dagokionez, programaren aurtengo nortasun grafikoa Usandizagako Diseinu Grafikoko Goi Mailako Prestakuntza Zikloaren eta Donostia Gazteriaren arteko lankidetzari esker sortutakoa da. Diseinu Zikloko 1. mailako ikasleek 15 lan prestatu dituzte. Proposatutako diseinuen artean, programa iragartzeko karteletarako irudi nagusia Unai Oruesagastiren aukeratu da eta kartel hori sare sozialetan, Donostiako autobusetako pantailetan, Flyerretan etab