Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÃN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÃN

BERRIAK

2022 AZA 30

EROSKETA BONUEN KANPAINA GABON HAUETAN, EKIALDEKO BARRUTIKO SALTOKIENTZAT

San Sebastián Shopsek, Donostiako Udaleko Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoarekin lankidetzan, erosketa-bonuen kanpaina bat jarri du abian, hiriko ekialdeko barrutiko saltokietako Gabonetako erosketak dinamizatzeko.

Marisol Garmendia Ekonomiaren Garapen eta Merkataritzako zinegotziak adierazi duenez, kanpainaren helburua da "herriko saltoki txikietan, auzokoan, gertukoetan kontsumitzera eta Gabonetako erosketak egitera animatzea. Denda horietan aurkitzen ditugu bilatzen ditugun opariak, merkataritza-harremana hurbilagoa da, eta komunitatea, auzoa egiten dugu. Horregatik, ohitura on hori dinamizatu eta sustatu nahi dugu, eta hiriaren ekialdean bizi direnek baliatzea".

Kanpainan, 15 euroko «erosketa-bonuak» jarriko dira merkataritza-zirkulazioan, eta kontsumitzaileak 10 euro ordainduko ditu. Bonuak ekialdeko barrutiko (Altza, Intxaurrondo, Larratxo, Mirakruz-Bidebieta, Herrera, Egia, Loiola, Txomin eta Martutene) saltokietan erosketak egiten dituzten kontsumitzaileentzat izango dira.

Guztira 5.000 bonu banatuko dira ekialdeko barrutiko 90 merkataritza-establezimenduren artean: 55 bonu saltoki bakoitzeko. Bonu bakoitzak 15 euroko salmenta-balioa du, eta horietatik bezeroak 10 euro ordainduko ditu, eta Donostiako Sustapenak beste 5 euro, San Sebastián Shopsen bidez; beraz, kontsumitzaileak % 33,33ko hobaria lortuko du. Saltokiak berak eskainiko dizkie bonuak bezeroei.

Aurreko bi kanpainen arrakasta dela eta, aurten % 33 handitu da aurrekontua. 15.000 eurotik 25.000 eurora.

Kanpaina abenduaren 5ean hasi eta urtarrilaren 5ean amaituko da. Parte hartzen duten saltoki guztiek kartel bereizgarri bat izango dute, eta San Sebastian Shops webgunean (www.sansebastianshops.com) promozioan izena eman duten saltokien zerrenda aurkitu daiteke.

Programa honen bidez, auzoko merkataritza dinamizatu eta sustatuko da, eta Gabonetako erosketak eremu horietan egitea bultzatuko da. 

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE