Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÍN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN

 
 

BERRIAK

2023 AZA 22

ERAIKINAK EGUZKI PANELAK JARTZEKO EGOKIAK DIREN ATERATZEN DU UDALAREN TRESNA INFORMATIKO BATEK

Hiriko eraikinen estalkia eguzki-energia sortzeko sistema jartzeko egokia den jakiteko tresna bat jarri du Donostiako Udalaren Ingurumen departamentuak herritarren esku.

Ekologiako zinegotzi Marisol Garmendiak adierazi duenez, "mekanismo erraz bat da, eta donostiarren eskura jarriko dugu etxeetako eta bestelako eraikinetako teilatuetan plaka fotovoltaikoak jarri edo ez hobeto erabakitzeko. Izan ere, plakak jartzea egoki izanez gero, argindarraren faktura murriztuko genuke. Era berean, eguzki-energia jasangarri hori zabaltzen eta atmosferara botatzen diren berotegi-efektuko gasak murrizten ere lagundu nahi dugu".

Hala, www.donostia.eus webgunean den bannerrean klik bat egitea nahikoa da eguzki-potentzialaren mapa begiratu eta jakiteko ea gure teilatua edo estalkia egokia den, duen orientazioagatik edo ezaugarriengatik, eguzki-plakak jartzeko. Webgunera sartu eta hiri osoaren mapa zabaltzen da, udalerrian diren estalki guztiena. Berdez, plakak jartzeko moduko estalkiak agertzen dira; laranjaz, hirigintza-babesen bat duten eraikinak, eta gorriz, instalazio fotovoltaikoak jartzeko modukoak ez direnak.

Kalkulagailu bat ere badu tresna informatiko honek. Batetik, dena delako estalkian jarritako moduluek ekonomia aldetik zer eraginkortasun izango luketen ateratzeko; eta, bestetik, teilatu batean moduluak birtualki jarri eta haietatik zenbat eguzki-energia atera litekeen eta zenbat kontsumo den konparatzeko. Autokontsumo energetikoa optimizatzea da horren xedea.

Garmendiak adierazi duenez, "mapan sartu eta ikusi nahi duen eraikinaren gainean klik egiten duen edozein herritarrek, higiezinaren erabilera (bizitegia, komertziala, industriala...) eta haren karga-kurba zehaztuz gero, instalazioa konfiguratu eta zenbat panel jarri jakiteko modua izango du, urtean zenbat energia sortu ahal izango duen, zenbateko autokontsumoa lor dezakeen, bateriak jarrita zenbat energia biltzeko bidea izango duen, ibilgailu elektriko bat kargatzeko modurik izango duen, instalazioa jatzea eta amorizatea gutxi gorabehera zenbat kotsatuko zaion, eta abar."

Tresna honen bidez, datu hauek kalkulatu ahal izango dira eraikin bakoitzeko estalkiko: urtean zenbat energia (kWh/m2) irabaz litekeen, instalazioa jartzeko zer azalera (m2) izan litekeen gehienez, estalkiaren sekzio eta eraikin bakoitzean zenbat energia (kWh/urtean) irabaz litekeen, eta teilatuaren sekzio eta eraikin bakoitzak zenbat CO2 botatzea eragotzi eta aurreztuko lukeen.

ENERGIA-KOMUNITATEAK

Aldi berean, dirulaguntza lerro bat ere jarri du Ekologiako zinegotzigoak, hirian energia-komunitateak sortzera bultzatzeko. Dagoeneko hasita daude horrelako komunitate batzuk eratzen hiriko toki batzuetan; Berion edo Altzan, esate baterako. Herritarren autokontsumoa eta soberan duten energia saldu ere egiten dute haiek.

Europako zuzentarauetan eta tokiko estrategietan jasota daude horrelako ekimenak. DSS2050 Klima Plana eta Klima Aldaketaren Aurkako Borroka Plana ditugu horietako bi. Energia berriztagarrien aldeko apustua egiten da horietan, eta emisioak murriztu eta argindarraren fakturan dirua aurreztea ere eragiten du horrek.

Esan dugun dirulaguntza lerro horrek 100.000 euro dauzka aurtengo jarrita, 2023rako.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE