Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÍN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN

BERRIAK

2020 AZA 23

"EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA”

Asteazken honetan, azaroaren 25ean, "Indarkeria matxistaren aurkako nazioarteko eguna da". 2020 hau osasun-krisiak baldintzatutako testuinguru berezi batean ospatzen da.

Duñike Agirrezabalaga Berdintasun zinegotziak azpimarratu duenez, "Krisiak eta konfinamenduak are gehiago larriagotu dute zoritxarrez emakume askok pairatzen duten egoera, eta haien zaurgarritasuna modu esponentzialean areagotu da. Emakumeentzako arreta-zerbitzu espezifikoek deien eta laguntza-eskaeren gorakada handia erregistratu dute konfinamenduan. Bai Eusko Jaurlaritzako arreta-zerbitzuek, bai aholkularitza juridikoek eta emakumeen etxeetako laguntza psikologikoak lan handia egin dute, baita gizarte-zerbitzuek ere ".

Egia esan, indarkeria matxistak, birusek bezala, bere pandemia zabaltzeko modu eta bitarteko guztiak aldatu eta aprobetxatu ditu, bai modu psikologikoan, sexualean, fisikoan, kalean, garraiobideetan, lanean eta, nola ez, sare sozialen bidez.

Estatuan, 016 telefono zenbakira egindako deiak % 12 igo ziren konfinamenduan, eta, aldi berean, salaketak murriztu egin ziren, hain zuzen ere, etxetik alde egiteko ezintasunagatik. Horrek emakume askoren eta, ondorioz, seme-alaben egoera ahula larriagotzen zuen.

42 emakume hil ditu indarkeria matxistak Espainian, horietako 2 Euskadin, 56 urteko ama bat eta 24 urteko alaba Abanto-Zierbenan, martxoaren 11n. Urtarriletik urrira, 963 eraso matxista izan dira Gipuzkoan, eta Euskadin arrazoi horrengatik eskolta daramaten 59 emakumeetatik 7 Gipuzkoan izan dira.

Duñike Agirrezabalagak adierazi duenez, "Indarkeria matxistak gaitz lotsagarria eta arazo soziala izaten jarraitzen du. Ezin dugu inoiz amaitzen ez den tanta-jario batera joan, bikotekideek edo bikotekide ohiek hildako emakumeekin ".

Usandizaga Institutuaren Ikasleen kanpaina

Azaroaren 25ean Usandizaga Institutuko Diseinu Grafikoko ikasleekin batera lan egin da sare sozialak eta gazteen lana indartzeko. Beraiek landu eta diseinatu dute kanpaina bat, arreta gazteengan jarri nahi duena, batez ere sare sozialak erabiltzen baitituzte mezuak zabaltzeko eta gizarteratzeko.

Kanpaina Dbuseko telebista eta autobus geltokietan eta sare sozialetan egongo da ikusgai. Pandemiak, hain zuzen ere, beste jarduera batzuk alde batera uztera behartu gaitu, nahiz eta ikastaroak eta zerbitzuak osasun- eta segurtasun-neurriei dagokien errespetuarekin mantentzen diren.

Ezohiko egoera horren ondorioz, gora egin du emakumeen inskripzioak autodefentsa feministako ikastaroetan. Ikastaro horiek Emakumeen Etxean eskaini ziren, bere jarduerari berrekin ahal izan zionean.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE