Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÃN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÃN

BERRIAK

2021 ABE 01

EMAKUMEAK ZIENTZIAN SINATUTAKO HITZARMENAK ZIENTZIAN EMAKUMEAK IKUSARAZTEA DU HELBURU

Donostiako Udalak, Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoaren eta Donostia Sustapenaren bidez, lankidetza-hitzarmen bat sinatu du Emakumeak Zientzian ekimena osatzen duten erakundeekin. Hauek dira helburu nagusiak: emakumeek zientzian duten jarduna agerian jartzea, jarduera zientifiko eta teknikoei esleitzen zaizkien rol maskulinoekin apurtzea, neskato eta nerabeetan ibilbide zientifikoen aukeraketa sustatzea eta ekintzailetza eta berrikuntza sustatzea hiriko komunitate zientifikoan. Lau urteko hitzarmen horren bidez, bi erakundeek azken urteotan emakumeek garatutako zientzia eta teknologia hurbiltzeko eta agerian jartzeko egin duten elkarlana sendotu da, etorkizunerako apustu gisa.

Ekonomia bultzatzeko zinegotzi Marisol Garmendiak gogorarazi duenez, «hirian 5.336 pertsona ari dira I+Garen sektorean lanean, hau da, Donostiako biztanleria aktiboaren % 4,63, Gipuzkoako % 2,41aren, Euskadiko % 1,87aren, Espainiako % 1,01aren eta Europar Batasuneko % 1,41aren aldean. Gainera, zientziaren eta berrikuntzaren sektoreko 5.336 pertsona horietatik % 47 emakumeak dira. Zifra horiek argi erakusten dute gure hirian garrantzitsua dela emakumeek presentzia izatea orain arte gizonezkoentzat soilik zirela ziruditen eremu horietan».

Garmendiak azaldu duenez, «munduko erronka nagusiei aurre egiteko, esaterako, klima-aldaketari edo energia-iturri berriztagarriei heltzeko, funtsezkoa da emakumeek zientzian duten partaidetza handitzea. Guretzat ezinbestekoa da askotariko eremuetako aukerak babestea, batez ere eskolaren eremuan, neskatoek eta emakumeek gure etorkizuna erabakiko duten eremu zientifiko eta teknologikoetan parte har dezaten. Horregatik, horrelako hitzarmenak ezinbestekoak dira ildo horretan aurrera egiten jarraitzeko, are gehiago Donostiaren moduko zientzia- eta berrikuntza-hiri batean».

Hitzarmenak barne hartzen dituen lankidetza-ekintzen artean, honako hauek nabarmentzen dira: DSS WeekINN Berrikuntzaren Astean jarduerak elkarrekin antolatzea, zeinetan ospe handiko zenbait ikertzailek parte hartu zuten eta beren lana eta esperientzia kontatu zuten; «Zientziako Emakume eta Nesken Nazioarteko Eguna» jarduera-programa sustatzea, eta Donostia Innovation Campus ekimenean laguntzea.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE