Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÍN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN

 
 

BERRIAK

2022 ABU 08

DONOSTIAKO SALTOKIEK ETA LURRALDEBUSEK 33.000 ZAPI BANATUKO DITUZTE FESTAK GIROTZEKO

Festetako zapia Aste Nagusiaren ikurretako bat da, eta, aurten, berriz izango dugu protagonista. San Sebastián Shopsek, 33.000 zapi banatuko ditu. Hain zuzen ere, tokiko saltokiek eta Lurraldebus zerbitzuak banatuko dizkiete zapiak gure hirira datozenei, eta bertakoak zein kanpotarrak festez gozatzera animatuko dituzte.

Ekonomia Bultzatzeko zinegotzi Marisol Garmendiak, nabarmendu duenez: «Bi urte egon gara gure abuztuko festarik gabe. Aurten, gero eta donostiar gehiagok erabiltzen dugun ikurra baliatuko dugu berriro, eta espero dugu Aste Nagusi osoan zehar erabiltzea. Gainera, festetako eraso sexisten kontrako mezua beste behin helarazteko aukera bat da; izan ere, aurten, NO es NO / EZ ezetz da mezua dauka, emakumeenganako edozein motatako erasoen eta indarkeriaren kontra gaudela adierazteko».

Zapia zuria da, eta punta urdin bat du, hiriko banderak bezala.  33.000 zapi banatuko zaizkie donostiarrei, bai eta Aste Nagusian gurera etorriko diren bisitariei ere. "Ez dugu inor zapia jartzera behartu nahi, baina uste dugu festetako ikur on bat dela, are Aste Nagusia ez diren beste festa batzuetarako ere, eta nahiko genuke festen hasierako kanoikadak entzuten direnetik festak amaitu arte erabiltzea jendeak", gehitu du Marisol Garmendiak.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE