Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÃN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÃN

BERRIAK

2020 MAI 06

DONOSTIAKO MERKATARITZARI LAGUNTZEKO ONLINE PLATAFORMA

Establezimendu txikiek online plataforman parte hartzeko izen-ematea zabalik dago. Erosketa-bonuak eskuratzeko aukera ere izango dute. Bi aukeretarako epea maiatzaren 13an amaituko da

Donostiako Udalak epea ireki du hiriko saltoki txikiek izena doan eman dezaten “Donostia Market Plaza” online plataforman, bertan haien etxez etxeko zerbitzuko merkataritzako eskaintza aurkez dezaten. Salmenta abonuen sisteman sartzeko aukera ere izango dute; abonu horiek erosleak aldatu egin ahal izango ditu, establezimendua ireki bezain laster. Alta eman ahalko dute 49 langile baino gutxiago dituzten enpresek, baldintza orokorretan jasotako ekonomia jardueren gaineko zergaren epigraferen batekoek. Izena emateko epea maiatzaren 13an amaituko da.

Donostiako Udalak, Donostia Sustapenaren bidez, “Donostia Market Place” online plataforma jarri du abian, ekonomia suspertzeko planaren barruan. Ekonomiaren Sustapeneko zinegotziak, Enrique Ramos sozialistak, honako hau azaldu du: “online plataforma bat da, eta, haren bidez, hiriko enpresa txikiek, esaterako, merkataritzakoek, ostalaritzakoek, artisautzakoek eta abeltzaintza eta nekazaritzakoek, etxez etxe eman ditzaketen produktuak edo zerbitzuak aurkez ditzakete, eta erosketa abonuen sisteman parte hartu ahal izango dute. Bi zerbitzuak doakoak dira izena ematen duten establezimenduentzat.”

“Online plataforma horrekin, Donostian etxez etxe banatzeko bide berri bat ireki da, jarduera ekonomikoaren geldialdi edo moteltze handiko aldi honetan salmentak egin eta likidezia lortu ahal izateko”, adierazi du Ramosek. Udalak, Sustapenaren bitartez, hobari bat emango du hirian egiten diren lehen banaketen logistikaren kosturako. Kanpoan geldituko dira Estatuko edo nazioarteko firma, frankizia edo enpresa handien filialak, ez badira Donostian errotutako matrizea duten frankiziak. 

Plataforma horrez gain, #inbertidezagunDonostian programa abiaraziko da, hau da, merkataritzako erosketa abonuak jarriko dira eskuragai. Erosleek telematikoki eskuratuko dizkiete Donostia Sustapenak sortutako e-commerce plataforman sartuta dauden merkataritzako establezimenduei, txikizkakoei edo ostalaritzaren, turismoaren eta zerbitzu pertsonalen sektorekoei.

Enrique Ramos zinegotziak azaldu duenez, “erosketa abonu bakoitzak 20 euroko balioa izango du, eta horien % 30eko hobaria emango dio Sustapenak bezeroari, kontsumoa pizteko asmoz. Halaber, Donostia Sustapenak establezimenduari plataformaren bidez saldutako abonuen zenbateko osoa ordainduko dio establezimenduari. Kontsumitzaileak abonua aldatzeko aukera izango du, establezimenduak haren jarduera ekonomikoa berriz hasten duenetik 2021eko martxoaren 14ra arte”.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE