Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÃN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÃN

BERRIAK

2022 MAI 24

DONOSTIAKO HONDARTZETAN NORMALTASUN ERABATEKOA IZANGO DA OSTERA ERE, BI URTEZ MURRIZKETAK IZAN ONDOREN

Eguzki-oihalak, alokairuko aulkiak eta gabarroiak itzuliko dira, eta edukiera kontrolatzeko kamerak mantendu egingo dira

Donostiak bete-betean gozatuko du uda honetan bere hondartzez, osasun-egoeraren ondorioz bi urtean zerbitzu batzuk mugatu beharra izan eta gero.

Hiri Mantentzeko zinegotzi Miguel Angel Díezek adierazi du “hondartza-garaia normal joatea espero dutela eta hondartzak prestatzen ari direla ohiko zerbitzuak mugarik batere gabe emateko. Aurten, Donostiak bere hondartzen xarma guztiaz gozatuko du; izan ere, kalitate-bereizgarri handiena dute.â€

Uda-garaia ekainaren 1ean hasi eta irailaren 30ean amaituko da. Hala ere, zerbitzu batzuk, ohi den bezala, ekainaren 15ean hasi eta irailaren 15ean amaituko dira.

Hondartza-zerbitzua normal emango denez, berriz ere erabilgarri izango dira eguzki-oihalak, Kontxako aulkiak, gabarroiak eta abar.

Nabarmentzekoa da azken bi udetan edukiera kontrolatzeko kamerak jarri direla Urgullen eta Igeldon. Kamerok mantendu egingo dira, herritarrei hondartzetan zer edukiera dagoen denbora errealean jakinarazteko.

Modu horretara, eguraldi onaz gozatu nahi izanez gero, modua izango dute hondartza batera joan edo bestera joan aukeratzeko. Pandemiaren bi urteetan martxan jarri zen APPak, bestalde, bainurako banderen berri emango du, alegia, itsasoa bainatzeko moduan den, marearen, olatuen garaieraren eta korronte arriskutsuen arabera. Zurriolako hondartzan, korronteei buruzko informazioa emateko kartelak jarriko dira: korronte finkoak gorriz agertuko dira; eta mareen arabera aldatzen direnak, horiz.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE