Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÃN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÃN

BERRIAK

2022 ABE 23

DONOSTIAKO GABONEK SAN TELMO MUSEOKO FATXADAN VIDEOMAPPINGA ESTREINATUKO DUTE

Producto Producto

Donostiako Gabonetako kanpainak datorren astetik aurrera San Telmo museoko fatxada nagusian videomapping ikuskizun berri bat estreinatuko du. Donostiaren, Europako Gabonetako Hiriburua den, urte honetako erakargarritasun berri bat da.

Proiekzioaren edukia Gabonetako elementu eta ikonografiari buruzkoa izango da, argi eta soinu joko erakargarri baten bitartez modu txundigarrian aurkeztutakoak, eta horrez gain, gure inguruneko, kulturako eta Donostia hiriko elementu propioak azalduko dira.

Garapen Ekonomikoko zinegotzia den Marisol Garmendia adierazi duenez, “urtero, Gabonetako espirituak mundu osotik bidai luze bati ekiten dio, planetako txoko guztietatik bere magia eramanez. Gure hirietara heltzen denean kale eta etxeetan barrena ibiltzen da, pertsonen bihotzetara iristenâ€.

Garmendiak gaineratu duenez, “bizi dugun jai-izpiritu horrek ez gaitu ahaztarazi behar zailtasun ekonomikoak, familiarrak edo okerragoa dena, gerragatik jasaten ari direnakâ€.

Videomappingean, mendiak zeharkatzen dituen ikazkinaren, gorriz jantzitako bonatxoiaren eta errege magoen ilusioaren bidez ezagutu ahal izango da Gabonetako espiritu hori. Ikuskizunak historia honen amaiera ezagutzera gonbidatzen gaitu San Telmo Museoko fatxada nagusian emango den videomappingaz gozatuz, aurten 120 betetzen ditu gainera, Donostiako Sustapenak bezala.

Ikuskizun honetaz abenduak 27tik, asteartea, urtarrilak 4ra arte, asteazkena, gozatu ahal izango da, eta emanaldiek ordutegi hau izango dute: 18:30-19:00-19:30-20:00-20:30-21:00 eta 21:30.

Ikuskizunak ahalik eta iluntasun gehien behar duenez, Museoko leihoak aldi baterako estaliko dira eta inguruko argiak itzaliko dira.

Emanaldi bakoitzaren iraupena 6 minutukoa da, urtarrilaren 4koa izan ezik, proiekzioa minutu bat luzatuko baita Errege Magoen etorreragatik. Emanaldien arteko itxarote denbora sintonia batek eta argi jokoek girotuko dute. Datorren astearteko lehen emanaldirako (18:30) «Goazen» ETB telesail arrakastatsuko aktoreak gonbidatu dira

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE