Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÍN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN

BERRIAK

2021 UZT 09

“DONOSTIAKO BERDEA”, HIRIKO PARKE ETA LORATEGIEI BURUZKO GIDA ATSEGINA

Argitalpen honek Donostiak dituen "altxor berdeei" buruzko informazio eguneratua eta praktikoa eman nahi du, edukiari, ondareari, aktibo naturalei eta horietako bakoitzean erabiltzeko aukerei buruzko datuekin.

Ekologia zinegotzigoak eta Cristina Enea Fundazioak gida-liburu bat argitaratu dute Donostiak dituen parke, lorategi eta hiri-mendi nagusiekin.

Marisol Garmendia Ekologia zinegotziak adierazi duenez, "liburu praktiko batean jaso nahi izan ditugu donostiarrok ditugun altxor horiek, ez baititugu guztiz ezagutzen. Horren bidez, bertakoek eta bisitariek Donostiak duen aberastasun naturalaren ikuspegi osoa izan dezaten nahi dugu, informazio zehatzarekin, irudiekin, planoekin eta, batez ere, gure hiriak harro egoteko moduko parke eta lorategi sare zabala duelako benetako sentsazioarekin".

“Donostiako Berdea. Parke eta lorategien gidaliburua”, gaztelaniaz, euskaraz, ingelesez eta frantsesez argitaratu dute. "Donostiako auzo guztietako parke, lorategi eta mendietako giroa eta sentsazioak transmititzen saiatu gara. Horietako bakoitza inguratzen duen atmosfera helarazi nahi diegu herritarrei", adierazi du Garmendiak.

Gidaliburuak Alex Iturralde eta Xabier Ubedaren dozenaka argazki biltzen ditu modu atsegin eta hurbilean, eta deskribapenak eta ibilbideak irudikatzeaz gain, irakurketa errazteko osatu ere egiten dituzte. "Parke historikoak bezalako gune batzuk asko bisitatzen dituzte herritarrek, beraz, informazio berria edo ezezaguna ematen saiatu gara argitalpenarekin. Beste batzuk ez dira hain ezagunak herritarrentzat, hori dela-eta, zer eskaintzen duten azaltzeaz gain, informazio praktikoa ematen dute bertara iristeko moduari buruz, zer garraio publiko har daitekeen, bizikletaz sar daitekeen eta aparkalekurik dagoen, edateko uraren iturriak dituen, irekitzeko eta ixteko ordutegiak, eta abar", adierazi du Cristina Enea Fundazioko zuzendari Txema Hernandezek.

Halaber, gidaliburuan hiriko hainbat lorategi eta pasealeku lotzen dituzten hamar ibilbide sartu dituzte, edo parke esanguratsuenen barruan egin daitezke, landareria, fauna, historia eta kultura-ondareari buruzko xehetasun asko ezagutzeko aukera emanez.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE