Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÃN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÃN

BERRIAK

2020 URR 26

DONOSTIAK TOKIKO PRODUKTUAREN EGUNA OSPATUKO DU DESKONTUAK ETA DOAKO ETXERAKO GARRAIOA ESKAINIKO DITUEN ONLINE MERJATU BATEKIN

Tokiko Produktuaren Eguna Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoaren ekimena da, Donostia Sustapenak abian jarri duena, tokiko ekoizleei laguntza emateko salmentetan eta euren lanaren errekonozimenduan eta hedapenean. Aurten, online espazio bat eskainiko zaie euren produktuak merkaturatzeko bi egunetan zehar, urriaren 30ean eta 31n. Espazio horretan, kontsumitzaileek 6€-ko zuzeneko deskontua eskuratuko dute erositako 20€ bakoitzeko eta doako garraioa izango dute.

Marisol Garmendiak, Ekonomia Bultzatzeko Zinegotziak, adierazi zuenez “salmentak sustatzeko aukera bat da hau, ziurgabetasun handia bizi dugun momentu honetan, baina, horrez gain, aurrerapauso bat da ere prozesuen digitalizazioari dagokionez, lehenago edo beranduago enpresa guztiek egin beharko baitute eraldaketa hori etorkizuneko merkatu birtualera egokitzeko, enpresaren tamaina edozein izanda ere. Tokiko produktuak kontsumitzea ingurumenarekiko arduratsua da eta gure enpresa eta negozioen biziraupenean laguntzen du, hau da, gure ekonomikaren eta lanpostuen biziraupenean. Gainera, banaketarako garraio jasangarria erabiliko dugu, ibilgailu ez kutsatzaileak erabiltzen dituen Txita enpresaren eskutikâ€.

Donostia Sustapenaren Guztiona nekazaritzako elikagaien klusterraren bitartez antolatu ziren aurreko edizioetan, Donostiako Boulevardean ipini zen karpa barruan bildu ziren 30 postutik gora, gure ingurune hurbilenean eta izaera ez industrializatuarekin ekoiztutako barazkien, ogien, arrautzen, gazten, txakolinen, sagardoen, haragien, gozoen eta abarren eskaintza zabala zutenak. Gaur egun bizi dugun pandemia egoera ikusita, aurrez aurreko ekitaldiak saihestea da onena eta, horregatik, aurtengo Tokiko Produktuaren Eguna Internet bidez garatuko da.

Ekimena www.diaproductolocal.eus webgunean antolatuko da eta 25 tokiko ekoizlek parte hartuko dute, webguneak berak eskainiko duen ordainketa plataforma baten bitartez euren produktuak erakusgai eta salgai izango dituztenak, bi egunetan zehar: urriak 30 eta 31. Eskainiko diren produktuen artean aurkituko ditugu barazkiak, ortuariak, esnekiak, gaztak, sagardoa, txakolina, txokolateak, haragiak, gozogintza, tartak, etab. Erosketa 20€-ra iristean, Donostia Sustapenak zuzeneko hobaria egingo dio erosleari, 6€-ko deskontua aplikatuta. Webgunean erostearen beste abantaila bat izango da etxerako doako garraioa Donostiako udalerri barruan.

Erosketa prozesua oso erraza da: erosleak erosi nahi dituen produktuak hautatu eta erosketa orgara gehitu beharko ditu. 20€-ra iristen bada edo zenbateko hori gainditzen badu, 6€-ko deskontua izango du amaierako tiketean. Deskontuaz gain, etxerako garraioa doan izango du, baina erosketa jasotzera joateko aukera ere emango da, gutxieneko zenbatekorik gabe, Txita enpresaren instalazioetara (Atotxa Dorreko etxabeak, Duque de Mandas kalea 28, Donostia), edo galkorrak ez diren produktuak Donostiatik kanpora bidaltzea eskatzeko aukera ere. Bidalketa horren kostua eroslearen kontura izango da.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE