Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÃN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÃN

BERRIAK

2024 MAI 20

DONOSTIAK KULTUR ANIZTASUNAREN MUNDUKO EGUNA OSPATUKO DU

Mestiza Elkarteak sortutako "Ahaztu nire azentua" lelopean, Donostiak Kultur Aniztasunaren urtea hasiko du, bihar mundu mailako egun honen ospakizunarekin batera. Hori dela eta, urtean zehar hainbat jarduera izango dira, hala nola aniztasunaren azoka bat, Udako Ikastaro bat irailaren 12an eta 13an "Etorkizuna hemen da: bizikidetzaren erronkak eta aukerak aniztasunean" izenburupean, eta Kulturarteko Hirien Sarearen Biltzarra hartuko du.

Cristina Lagé Aniztasun eta Berdintasun zinegotziak adierazi duenez, "desberdinak izatea, arazoa baino gehiago, altxorra da, aukera bat. Gure gizartea, baita gure hiria ere, koloreen, jatorrien, kulturen, iritzien eta bizimoduen amalgama bat da, eta aniztasun hori errespetatzea eta defendatzea da gure konpromisoa. Denok sartzen gara aterki beraren azpian, gure jatorria eta bizitza ulertzeko modua edozein dela ere. Ez dago pentsamendu bakarra edo izateko eta bizitza ulertzeko modu bakarra baino okerragorik".

Mezu horiek Munduko Eguna dela eta zabaltzeko, kanpaina bat antolatu da, batez ere sareen bidez, kulturen arteko elkarrizketak bakea edo garapen iraunkorra bezalako helburuak lortzeko duen funtsezko zeregina ezagutarazteko.

Kultura-aberastasuna garapenaren indar eragilea da, ez soilik hazkunde ekonomikoari dagokionez, baizik eta bizitza intelektual, afektibo, moral eta espiritual aberasgarriagoa izateko bitarteko gisa.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE